Hainbat solidariok manifestazio espontaneoa burutu dute Gasteizen Oier Gomezen egoera salatzeko


Irakurritako testua eta argazkiak Soumis à la ven, 25/01/2019 - 23:03

Jaiki Hadi medikuen elkartearen datuen arabera, 21 dira gaixotasun larriak pairatzen dituzten euskal preso politikoak. Zerrenda honetan Oier Gomez ere gehitu beharko genuke, Euskal Herrian baina konfinamendu moduko batean, Gasteizera itzuli ezinik baitago, Frantziako Estatuak bere zigorra behin-behinean bertan behera utzi eta gero.

Oierren egoerak okerrera egin du azken egunotan, medikuen arabera bere osasun egoera atzera ezina delarik. Bizitza osoa borrokari lotuta eman du Oierrek, eta elkartasunaren eta eskuzabaltasunaren eredu da. Orain guri dagokigu berak egindako bidea azpimarratzea eta goraipatzea.

Historikoki, Espainiako eta Frantziako Estatuek preso politikoen osasuna erabili dute Euskal Herriaren askapen borroka baldintzatzeko, eta oraindik ere horretan jarraitzen dute, izan ere preso hauek askatzeko baldintzen proposamenak ez baitira medikuntza arrazoietan oinarritzen, arrazoi politikoetan baizik: “Damutu zaitez eta zure irteera erraztuko dugu. Damutu zaitez ala hil”.

Preso eriekin egiten duten xantaia estatu terrorismoaren beste forma bat gehiago da, militante politikoaren borondatearen haustura bilatzen duen tortura kronikoa. Preso politikoak psikologikoki eta fisikoki apurtzeko gure etsaiek erabiltzen dituzten metodoak anitzak dira, baina denetan krudelena da kate-begi ahulena diren preso eriekin erabiltzen dutena, militante eskuzabalenen damutzea lortuta independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokari eraso egin asmoz. Etxera aske eta bizirik itzul daitezen borroka aurrera eramatea da militante hauen alde egin dezakegun gutxieneko lana, hori eta gehiago zor baitiegu. PRESO GAIXOAK KALERA!

Manifestazioa

Manifestazioa

Manifestazioa

Manifestazioa

Manifestazioa