Patxiren partea (astelehena, 2020-05-18)

Soumis à la lun, 18/05/2020 - 20:08

Patxi Ruiz gose eta egarri grebaren zortzigarren eguna betetzen ari da gaur. 14 kg galdu ditu Patxik, 61 kg pisatzen ditu orain eta 180 zentimetroko altuera dauka.

Atzo erizain batek tentsioa, pisua eta odol lagin bat hartu zizkion. Hala ere ez zion emaitzei buruz ezer esan eta Patxik zenbakiak ikusi ezean ez du izaten emaitza jakiteko aukerarik. Gero medikuaren kontsultara bidali zuten eta bertan lehenengo eguneko medikua zegoen, irain egin ziona. Patxik atea irekitzean medikuak esan zuen: “Nik hau ez dut artatuko”. Patxik alde egin zuen. Gaur ere ez du medikuarekin egoteko aukerarik izan.

Kartzelak serum sarrera batera konektatzea eskaini dio baina Patxik uko egin dio aukera horri. Konfiantzako medikuak kartzelako medikuekin kontaktatzen saiatzen ari dira, baina orain arte ez dute erantzunik jaso.

Patxiren bi abokatu atzo arratsaldean egon ziren berarekin, baita gaur goizean eta arratsaldean ere. Patxi ahul ikusi dute eta preso txantrearrak jakinarazi die bista enfokatzeko zailtasunak dituela, baina hala ere berean jarraituko duela.

Kartzelako Zuzendaria den Jesus Hernandezen jarrera hiltzailea eta koldarra agerian uzten duen beste datu bat honakoa da: abokatuek Zuzendariarekin biltzeko eskaera luzatu diote kartzelari, eta jaso duten erantzuna “Zuzendariak zuekin batzeko inolako intentziorik ez daukala” izan da.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak irmoki salatu nahi du kartzelako zuzendaritzaren jarrera zitala. Ez da jarrera berria, azken urteetan Murcia II presoen suizidio eta heriotza tasa altuenetakoa erregistratzen duen espainiar Estatuko kartzeletako bat baita. Baina horretarako ezinbestekoa da medikuen jarrera, kode deontologikoari jarraitu beharrean zigorgabe sentitzen den militante faxistaren eskuliburuari jarraitzen baitiote.

Ezin aipatu gabe utzi Patxiren kasuaren aurrean alderdi politikoek mantentzen duten jarrera. PSOE, Podemos PP eta PNVren jarrera berbera da, Espainiako Gobernuan dagoena dagoela ere, eta errepresioaren errezeta aplikatzen dute guztiek. EH Bilduri dagokionez, azpimarratu beharra dugu hilzorian dagoen preso politiko baten egoera salatzeko orduan herriak egindako aldarrikapen ekintzak salatzeko baino askoz ere epelagoa izan dela. Parlamentuan eserleku bat gehiago ala gutxiago ateratzea preso politiko baten bizitza baino garrantzitsuagoa omen da. Guk herria zoriondu nahi dugu erakusten ari den konpromisoagatik.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba), Mikel San Sebastianek kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (maiatzaren 15era arte, Murtzia II).

Maiatzaren 18an: Itziar Morenok 24 orduko baraua egin du Renneseko kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Kalean:

Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (seigarren eguna bete dute gaur).

Maiatzaren 15etik: zortzi pertsona gose greban Ondarroako beste lokal batean.

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Maiatzaren 18tik: txandakako gose grebari ekin diote lau pertsonak Gasteizen. Lau egunetan behin, laukote berria sartuko da txanda egitera.

Datozen mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:30ean Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

Bihar, maiatzak 19

  • Bergara: 20:30ean Plazan. Kontzentrazioa.

  • Lizarra: 20:30ean San Juan Plaza. Kontzentrazioa.

  • Ugao: 20:30ean Udaletxe plazan. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 20:30ean Etxebarrieta Anaien plaza. Kontzentrazioa.

Asteazkenean, maiatzak 20

  • Irun: 20:30ean San Juan Plaza. Kontzentrazioa.

  • Gasteiz: 20:30ean Andra Mari Zurian. Manifestazioa.

  • Bilbo: 20:30ean Etxebarrieta Anaien plaza. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 18a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.