Mikel San Sebastian gose greba mugagabean Patxi Ruizekin elkartasunean

Soumis à la sam, 16/05/2020 - 14:35

Ohar honen bidez Murcia II-ko kartzelan dagoen Mikel San Sebastian Lesakako preso politikoak gose greba mugagabeari ekin diola jakinarazi nahi dugu. Gose eta egarri greban seigarren eguna betetzen duen Patxi Ruiz babesteko hartu du neurri hau. Maiatzaren 14tik kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zitzaion. Mikelek 12 urte daramatza kartzelan.

Bestetik, Ezkerraldeko gose grebalariekin batera, beste bi pertsona sartu dira asteburuan 48 orduko baraualdia egiteko.

Bilboko lokal batean, sei pertsonak hasi zuten atzo 48 orduko baraualdia. Gaur 20:30ean Etxebarrieta Anaien plazatik abiatuko den Patxi Ruizen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia.

Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten atzo. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Hauetaz aparte, hauexek dira Patxi Ruizen alde martxan dauden elkartasun dinamikak:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba), Mikel San Sebastianek kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (maiatzaren 15era arte, Murtzia II).

Kalean:

Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (laugarren batek greba utzi du gaur osasun arazoak direla-eta).

Maiatzaren 14tik: lau pertsona gose greban Ondarroako Udaletxeko areto nagusian.

Maiatzaren 15etik: zortzi pertsona gose greban Ondarroako beste lokal batean.

Arratsaldean Patxi Ruizen egoeraren inguruko azken albisteak emango ditugu.

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 16a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.