Axio Gudariaren familiaren gutuna

La, 2019/10/05 - 08:01 argitaratua

     Axioren familiak komunikatu honen medioz adierazi nahi dubere haserrea (ezinegona) eta aldi berean salatu Axio eta familia berarekiko errespetu falta.

 

     Duela bi urte jakinarazi zitzaion Juan Kruz Aldasoro “Putzito”-ri, une horretatik bertatik aurrera ez zezatela gehiago Axioren izena eta irudia erabili Sortu alderdiak eta berarekin maila politikoan bat egiten duten gainerako erakundeek, gure familiarra egun ez dagoen ETA (m) erakunde armatuko kidea izan zelako eta aipatu alderdiak hartutako ildoa eta jarreragatik(barkamena eskatu “jakin gabe” eragindako kaltearengatik;doluminak eman GALen sortzaileei; Euskadiren etsaiei eskainitako omenaldietan parte hartu; tortura eta erailketa babestu eta gure familiarraren kideak oraindik kartzelaraturik, deportaturik edo herbestaraturik dituzten epaile eta fiskalekin epaiak adostu…).

     Putzito, gezurrak medio, familiaren giroa eta harremanak gaiztotzen ahalegindu zen, baina topo egin zuen familiaren erantzun sendoarekin: Axiok bere bizitza eman zuen eta Sorturen testuinguru honetan ez berak, ez familiak, ez dute lekurik.

     Lehengoan, Gudari Eguna zela eta, Axio eta Sakanako hildako beste kide batzuen irudiak zituen Sorturen kartela jarri zuten, herriko plazako kioskoan zintzilikatua.

     Axioren argazkia ken zezatela eskatu zitzaion Putzitori, baina honek uko egin zion argudiatuz berak ez diola inori baimenik eskatu behar, Axiok bere militantziarako familiari baimenik eskatu ez zion bezala (badirudi Putzitori eskatu ziola eta berak nahi duena egin dezakeela). Ez zutenez argazkia kentzen, lagun bati eskatu zitzaion kentzeko eta, gure harridurarako,berehala jarria agertu zen atzera berriz. Badirudi familiak ez duela ezer esatekorik eta gure anaia edozeinek eta edozertarako erabil dezakeela. Ez da bidezkoa eta ez dago eskubiderik horrelako errespetu falta egiteko gurekin.

     Horregatik eskatzen dugu familiaren nahia errespeta dezaten. Sortuk eta Putzitok nahi duten bidea har dezakete, baina utzi behar digute guk ere geurea erabakitzen, hau da, Axio heriotzera eraman zuten printzipioak, koherentzia etaduintasuna defendatu.

 

Gora Euskal Herria Askatuta!

Amnistia osoa!