Sevilla II-ko preso politikoak borrokan Ibon Iparragirreren askatasunaren alde


Txandakako baraualdiari ekin zioten astelehenean Or, 2017/11/03 - 00:53 argitaratua

            Sevilla II-ko kartzelan dauden 11 euskal preso politikoek borrokaldia hasi zuten astelehen honetan larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirreren askatasuna galdegiteko.

            Egun bakoitzean haietako batek egingo du 24 orduko baraua, modu horretan txandakako baraualdi bati hasiera emanez. Azkenak baraua egiten duenean, lehenengoak hasiko du berriz Ibonen egoera konpontzen ez den bitartean.

            Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere babesa adierazi nahi dio dinamika honi zein aurrerantzean preso politikoek haien kide erien askatasunaren alde burutzen duten edozein dinamikari.

            Era beran, Ibonen eta preso gaixoen egoerari buruz egin genuen irakurketa berrekarri eta azaroaren 11n bera dagoen Alcala-Mecora martxa burutuko dugula gogorarazi nahi dugu (https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/amnistiaren-aldeko-manifestazio-nazionala-eta-ibonen-aldeko-martxa-deitu-dituzte).

Euskal Herria, 2017ko azaroaren 3a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.