Saioa Sanchez Soto del Realera lekualdatu dute berriz

Az, 2018/06/27 - 00:27 argitaratua

Saioa Sanchez Berangoko preso politikoa Brievako kartzelatik (435 km) Soto del Realekora (382 km) lekualdatu dute berriz ere gaur. Hain zuzen ere orain dela 13 egun, ekainaren 14an, kontrako norabideko bidaia egin zuen Saioak, Soto del Realetik Brievara lekualdatu zutenean. Apirilaren 18an Frantziako Estatuak Saioa Espainiaren esku utzi zuen aldi baterako, Audientzia Nazionalean Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriarekin batera epaitua izan zedin.

Ekainaren 6an burutu zuten Iñigo eta Beari torturaren bidez lapurtutako deklarazioetan oinarrituta egon den epaiketa eta astelehenean bertan kaleratu zuten epaia. Hirurei 15na urteko espetxe zigorra ezarri zieten nazioarte mailan onartuta dagoen torturari buruzko Istanbulgo txostenari muzin eginez eta torturaren eta bere arduradunen zigorgabetasunari ateak irekiz.

Saioa Sanchez 2007ko abendutik dago kartzelan eta Versailles, Fleury, Poitiers-Vivonne, Nantes, Roanne, Estremera, Rennes, Brieva eta Soto del Realeko kartzeletatik igaro da. Hauxe da Soto del Realeko kartzelako helbidea:

Saioa Sanchez Iturregi

Centro Penitenciario Madrid V

Carretera M-609, km 3'4

28.791 Soto del Real (Madrid)

Euskal Herria, 2018ko ekainaren 27a.

Amnistaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.