Preso politikoen senideei manifestaziora argazkiak eramateko gonbitea


Haien irudiak debekatuta dauden honetan, ez garela haietaz lotsatzen erakutsi nahi dugu Or, 2017/11/17 - 17:23 argitaratua

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak errepresaliatu politkoen senideei hauen argazkiak eramateko gonbitea luzatu nahi die. Argazkiak eramatea delitu bihurtu zuten 2009an, eta guk ez dugu estigmatizazio hori onartuko. Hori dela eta, gure deialdia kartzelan, deportazioan ala ihesean daudenentzako ere irekia da. Garenaz ez gara lotsatzen!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.