Patxiren partea (ostirala, 2020-06-05)

Or, 2020/06/05 - 17:25 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 26. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Ordu honetan ez dago bere inguruko informazio berririk. Arratsaldeko azken orduan berritasunik balego ohar bidez jakinaraziko genuke.

Gogorarazi nahi dugu asteburuan hainbat mobilizazio egongo direla, tartean Donostian, Iruñean eta Basauriko kartzelaren aurrean (bertan Espetxe Erakundeen bulegoa dago) garatuko diren mobilizazioak.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostiralero: Israel Torralba GRAPOko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio A Lamako kartzelan.

Ostiralero: Monica Refoxos eta Santaigo Rodriguez GRAPko preso politikoek kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten diote Jaengo kartzelan.

Ekainaren 4tik: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio. Orain arte ostegunero egiten zuen, baina Patxiren egoeraren larritasuna ikusita, egunero ekiteari ekin dio.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Ostiralero

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 5

  • Baiona: 18:30ean Herriko Etxearen aitzinean. Kontzentrazioa.

  • Maule: 18:30ean Gurutze Xurian. Kontzentrazioa.

  • Burlata: 20:00etan Askas Plazan. Kontzentrazioa.

  • Deustu: 19:00etan San Pedro Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan. Patxirekin elkartasun poteoa, ura edanez eta tabernetatik informazioa banatuz.

  • Tolosa: 20:00etan Triangelutik. Manifestazioa.

  • Elgoibar: 19:30ean Kalegoen Plazan. Kontzentrazioa.

  • Basauri: 19:30ean Bentako Plaza. Kontzentrazioa.

  • Bartzelona: 20:00etan Plaça de l'Estació de Sant Andreu Arenal, Nou Barris.

Bihar, ekainak 6

  • Basauriko kartzelaren aurrean: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Donostia: 20:15ean Buletik. Manifestazioa.

  • Iruñea: 17:00etan Txantreako Sabikas Plazan. Manifestazioa.

  • Berango: 10:00etan kotxe-karabana Millatik Basauriko kartzelaraino.

  • Legutio: 19:30ean plazan. Kontzentrazioa.

  • Derry eta Dublin (Irlanda): Kontzentrazioak.

Ekainak 7

  • Ondarroa: 13:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 13:00etan Gudarien Enparantzan. Kontzentrazioa.

Ekainak 11

  • Esplugues de Llobregat: 20:00 Plaça Santa Magdalena. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 5en.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.