Patxiren partea (osteguna, 2020-06-04)

Og, 2020/06/04 - 18:01 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 25. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta.

25 egun gose greban asko dira edozein kasutan, baino are gehiago lehenengo 12 egunetan ezer edan gabe egon den pertsona batentzat. Hainbat eragile politiko izan dira Patxik hartu duen jarrera hartzeko arrazoi nahikorik ez zuela arinkeriaz esan duenik. Baina herenegun argitaratutako Patxiren gutunak, ospitaleratua izan baino lehen idatzitakoa (irakurri hemen), kartzelaren eta Patxik bizitakoaren gordintasuna agerian utzi du. Gutun horren aurrean sorgor mantentzen denak enpatia eta etikari buruzko hitz egiteko zilegitasun osoa galtzen du. Patxiren egoera oso larria da eta beste alde batera begiratzen duten guztiak euren interes propioetan baino ez dira pentsatzen ari.

Gaur, hamaikagarrenez, salatu behar dugu EH Bilduk Amnistiaren Aldeko Mugimenduari eta Patxiren alde aritzen direnei eraso egitea. Oraingoan, Arnaldo Otegi koalizioko Koordinatzaile Nagusia izan da Patxiren defentsan aritzen direnak Patxiren egoeraren arduradun zuzenekin parekatu dituena. Bere esanetan, batzuek eta besteok bilatzen dugun helburu bakarra EH Bildu ahultzea da.

Benetan iraingarria da horrelakorik entzun behar izatea. Berriz ere EH Bildu eta Otegi munduaren zilborra izango bailiran jokatzen, Patxik gose greba egiteko hauteskunde kanpaina aukeratu izan balu bezala. Antzeko portaerak soberan ezagunak dira Euskal Herrian, PNVren ohiko jarrera baita: batzuen eta besteen arteko distantziakidetasunean kokatzea biktimaren papera jokatzeko.

Lehenago ere esan izan dugu denak ez duela balio, eta EH Bildu eta Sortuko ordezkariak egiten ari diren deklarazioek, demagogikoak izateaz gain, herri honetako sektore politiko jakin baten (horrela deitzen gaituzte) kontrako errepresioari erraztasunak ematen ari zaizkio. Politika instituzio burgesetan egiten dena baino askoz gehiago da, eta hain zuzen ere marko horretatik kanpo garatzen dena da Euskal Herriko langileriaren etsaiek behin eta berriz erasotzen dutena. Zerbait gertatzen bazaigu, EH Bildu eta Sortuko ordezkari hauei eskatzen diegu ez etortzeko gero elkartasun faltsu bat erakustera politikerietan jarraitu ahal izateko. Nahikoa da, hau ez delako jolas bat.

Aurreko egunetan bezala, Patxiren alde mobilizatzen eta bere aldeko dinamikak bultzatzen jarraitzeko deia egiten dugu.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostegunero: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio.

Ostiralero: Israel Torralba GRAPOko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio A Lamako kartzelan.

Ostiralero: Monica Refoxos eta Santaigo Rodriguez GRAPko preso politikoek kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten diote Jaengo kartzelan.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 4

  • Bilbo: 20:00etan PSOEren egoitzaren aurrean (Alameda Rekalde 27)

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Amnistiaren Txokoan, Erloju Laranja (Txantrea). Giza-kate ibiltaria..

  • Berango: 20:00etan Gudarien Enparantzan. Kontzentrazioa.

Bihar, ekainak 5

  • Baiona: 18:30ean Herriko Etxearen aitzinean. Kontzentrazioa.

  • Maule: 18:30ean Gurutze Xurian. Kontzentrazioa.

  • Burlata: 20:00etan Askas Plazan. Kontzentrazioa.

  • Deustu: 19:00etan San Pedro Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan. Patxirekin elkartasun poteoa, ura edanez eta tabernetatik informazioa banatuz.

  • Tolosa: 20:00etan Triangelutik. Manifestazioa.

  • Elgoibar: 19:30ean Kalegoen Plazan. Kontzentrazioa.

  • Basauri: 19:30ean Bentako Plaza. Kontzentrazioa.

  • Bartzelona: 20:00etan Plaça de l'Estació de Sant Andreu Arenal, Nou Barris.

Ekainak 6

  • Basauriko kartzelaren aurrean: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Donostia: 20:15ean Buletik. Manifestazioa.

  • Iruñea: 17:00etan Txantreako Sabikas Plazan. Manifestazioa.

  • Berango: 10:00etan kotxe-karabana Millatik Basauriko kartzelaraino.

  • Legutio: 19:30ean plazan. Kontzentrazioa.

  • Derry eta Dublin (Irlanda): Kontzentrazioak.

Ekainak 7

  • Ondarroa: 13:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 13:00etan Gudarien Enparantzan. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 4an.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.