Patxiren partea (larunbata, 2020-06-06)

La, 2020/06/06 - 20:41 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 27. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Beste modulu batera joateko aukerari buruz, azken egunetan kartzelariek horren ardura pasatu diote medikuari eta medikuak kartzelako Zuzendaritzari, baina momentuz erizaindegian mantentzen dute.

Herrietan zehar ikusten ari garenez, kolore ezberdinetako poliziak jendea identifikatzen, manifestazioak saihesteko saiakeretan eta gazteriaren kontrako jazarpenean ari dira. Bitartean, komunikabideek eta sistemako alderdi politiko burgesek herri erantzunaren kriminalizazioan dihardute. Etengabeko hauteskunde kanpainan bizi dira eta, politika baino, marketina egiten dute.

Horixe da politika politikari profesionalentzat: iragarki publizitarioen bidez herriaren ideologia moldatzea, egunez egun mailukadatxoen antzeko hitz hustuez haien ideiak jendearen burmuinetan iltzatzea. Horregatik euren deklarazioak zinismoz, demagogiaz eta edozein egoerara moldatzen den plastilinazko kontzientziaz osatzen dira.

Azken asteetan eta Patxiren kasua dela medio, kontaezinak dira kartzeletan burutzen duten tortura kronikoa justifikatzeko egindako deklarazioak. Zenbatezinak zilegi diren aldarrikapen bitartekoen eta herri mobilizazioen kontrako adierazpenak. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, ordea, presioa egiten jarraitzeko deia egiten dio Euskal Herriari. Patxi bizirik nahi dugu, eta aukera hori kartzelako Zuzendaritzaren eta Estatua Espainolaren posizioak baldintzatzetik dator. Harrotasun osoa erakutsi nahi dugu hain egoera politiko zailetik etorrita orain arte egindakoagatik, baina nahikoa izan ez den neurrian, ahaleginak bikoizteko deia egiten dugu.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberria kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostiralero: Israel Torralba GRAPOko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio A Lamako kartzelan.

Ostiralero: Monica Refoxos eta Santaigo Rodriguez GRAPOko preso politikoek kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten diote Jaengo kartzelan.

Ekainaren 4tik: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio. Orain arte ostegunero egiten zuen, baina Patxiren egoeraren larritasuna ikusita, egunero ekiteari ekin dio.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Ostiralero

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 6

  • Basauriko kartzelaren aurrean: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Donostia: 20:15ean Buletik. Manifestazioa.

  • Iruñea: 17:00etan Txantreako Sabikas Plazan. Manifestazioa.

  • Berango: 10:00etan kotxe-karabana Millatik Basauriko kartzelaraino.

  • Legutio: 19:30ean plazan. Kontzentrazioa.

  • Derry eta Dublin (Irlanda): Kontzentrazioak.

Bihar, ekainak 7

  • Ondarroa: 13:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 13:00etan Gudarien Enparantzan. Kontzentrazioa.

Ekainak 9

  • Iruñea: 18:00etan Hiper Eroskiko Garbigunean. Ekimena.

  • Errotxapea: 19:30ean Porronen. Kontzentrazioa.

Ekainak 11

  • Gasteiz: 11:30ean Legebiltzarraren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Esplugues de Llobregat: 20:00 Plaça Santa Magdalena. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 6an.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.