Patxiren partea (igandea, 2020-06-07)

Ig, 2020/06/07 - 16:09 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 28. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Atzo esan bezala, momentuz inork ez dio bere egoeraren isolamendu egoeraren inguruko informaziorik ematen eta inork ez ditu bere ardurak onartu nahi.

Patxiren bizitzari epeak agortzen zaizkio eta beharrezkoa da estutzen jarraitzea. Ikusten dugunez, sasi-bakezaleei axola zaien bakarra euren egoitzen paretak eta gure miseriaren, gure herriaren desagerpenaren eta Patxiren egoeraren arrazoi diren politika horiek finkatzeko besterik balio ez duten hauteskundeak dira.

Berriro ere eta Patxiren aldeko mobilizazioak ugariak diren arren, sistemaren komunikabideek Patxiren gose grebaz informatu badute gaur, pintadei esker izan da. Modu horretan, beraiek dira honako mezua helarazten digutenak: “sorgor jarraituko dugu egoerak zuzenean eragiten ez digun bitartean”. Argi dago sistema bera dela adierazpen askatasunari gainontzeko ia ate guztiak ixten dizkiona.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberria kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostiralero: Israel Torralba GRAPOko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio A Lamako kartzelan.

Ostiralero: Monica Refoxos eta Santaigo Rodriguez GRAPOko preso politikoek kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten diote Jaengo kartzelan.

Ekainaren 11tik: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio. Orain arte ostegunero egiten zuen, baina Patxiren egoeraren larritasuna ikusita, egunero ekiteari ekin dio. Zuzenketa: eguneroko dinamikari datorren ostegunetik aurrera ekingo dio, eta ez aurrekotik. Orain arte ostegunero egin dio erretiluari uko.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Ostiralero

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 7

  • Ondarroa: 13:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 13:00etan Gudarien Enparantzan. Kontzentrazioa.

Ekainak 9

  • Iruñea: 18:00etan Hiper Eroskiko Garbigunean. Ekimena.

  • Errotxapea: 19:30ean Porronen. Kontzentrazioa.

Ekainak 11

  • Gasteiz: 11:30ean Legebiltzarraren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Esplugues de Llobregat: 20:00 Plaça Santa Magdalena. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 7an.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.