Patxiren partea (astelehena, 2020-06-08)

Al, 2020/06/08 - 17:18 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 29. eguna betetzen du gose greban Murtzia II-ko kartzelan. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Atzo 59,5 kg pisatu zituen eta parametro guztiak egonkor mantentzen ditu azukrea izan ezik. Hauxe da baxu daukan parametroa, eta bere gorputzak beste ondorio larri batzuk pairatzen hasi denaren seinale. Arratsaldean informazio berririk helduko balitz, ohar berri bat argitaratuko genuke.

Bestetik, Jose Adrian Poblete Darre preso sozial politizatu eta kontzientziadunak, Murtzia II-ko kartzelan bertan gose greba mugagabeari ekin zion ekainaren 1ean. Kartzelak Covid-19aren aurrean presoei inposatutako neurri absurdoak salatzeaz gain, Carmen Badia Lachos eta gainontzeko preso erien zein preso adinduen askatasuna eskatzen du. Preso kontzientziaduna eta duina izateagatik, isolamenduko moduluan daukate.

Aurrekoetan salatu dugun bezala, Murtzia II-ko Zuzendari Jesus Hernandez psikopata hutsa da, eta gainera Espetxe Erakundeetako Idazkari Nagusi Angel Luis Ortiz eta PSOE eta Podemosen Gobernuaren oniritzia dauka. Torturatzaile hauek dira Patxi eta gainontzeko presoak etengabe estutzen dituztenak. Hauek dira bakeaz hitz egiten digutenak. Hauek dira jendea kartzela izeneko sarraski esparruetan erailtzen dituztenak, motel, krudelkeriaz.

Gaur, berriro ere, politika pribilegiodun gutxi batzuek egiten dutena dela sinestarazi nahi diguten alderdi instituzional klasista guztiek pintadei buruz hitz egin dute. Egunero egiten diren mobilizazioak isilpean mantentzen dituzte, kartzeletako biolentzia estrukturala babesten eta ezkutuan mantentzen dute, baina pintadak irmoki salatzen dituzte.

Hauei guztiei esan behar diegu haien hauteskundeak guri bosta axola zaizkigula. Ez dugu politika parametro horietan ulertzen. Ez dugu herriaren gehiengoa kontuan hartu gabe burutzen den politika burgesa onartzen. Ez dugu milioika eurori esker bideratutako iritzietan oinarritutako botokrazian sinesten. Patxi arriskutan dagoen bitartean, kaleak astintzen jarraitzeko deia egiten jarraituko dugu.

Bukatzeko, errepikatu behar dugu Sortu eta EH Bilduri buruz hitz egin dugun bakoitzean erantzun moduan izan dela. Gaur ere hala izango da, ez baitagokigu guri haien kontraesan politikoak kudeatzea. Ez da erraza horrelako zurrunbiloan sartzea hainbeste kazetari-putre erditik egonda, edo oraindik oinarrietan izan ditzaketen militante zintzoak (ezin dugu gauza bera esan zuzendaritzei buruz) samintzeko arriskua egonda, baina erasoen aurrean herri mugimendua defendatzen jarraituko dugu.

Ados gaude Arkaitz Rodriguezekin esaten duenean paretetako pintura kentzen dela baina kartzeletan hildako militanteei inork ez diela bizitza itzuliko. Alabaina, salatu behar dugu hau esan eta berehala pintadak egiten dituztenen helburu bakarra Sortu eta EH Bildu ahultzea dela gehitu izana. Ez, Sortu ez bezala herri mugimendua ez dagoelako elektoralismoak baldintzatuta eta haien denen hauteskunde kanpaina berdin zaiolako; ez, haiena ez bezala, herri mugimenduaren lehentasuna Patxiren bizitza delako.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Patxi Ruiz eta amnistiaren alde borrokan jarraitzeko deia egiten du.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberria kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostiralero: Israel Torralba GRAPOko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio A Lamako kartzelan.

Ostiralero: Monica Refoxos eta Santaigo Rodriguez GRAPOko preso politikoek kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten diote Jaengo kartzelan.

Ekainaren 11tik: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio. Orain arte ostegunero egiten zuen, baina Patxiren egoeraren larritasuna ikusita, egunero ekiteari ekin dio. Zuzenketa: eguneroko dinamikari datorren ostegunetik aurrera ekingo dio, eta ez aurrekotik. Orain arte ostegunero egin dio erretiluari uko.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.

  • Mutriku: astean zehar 20:00etan, asteburuetan 13:00etan, Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Ostiralero

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 8

  • 20:00etan Udaletxe Plazan

Bihar, ekainak 9

  • Iruñea: 18:00etan Hiper Eroskiko Garbigunean. Ekimena.

  • Errotxapea: 19:30ean Porronen. Kontzentrazioa.

  • Txantrean: 20:15ean Ezkaba Plazan. Auzo argazkia (30 egun gose greban).

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Portugalete: 19:00etan Carlos VII (metroa). Giza-katea.

Asteazkenean, ekainak 10

  • Irun: 20:00etan San Juan Plazan. Kontzentrazioa.

Ostegunean, ekainak 11

  • Gasteiz: 11:30ean Legebiltzarraren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 19:00etan El Correo Español-en aurrean. Kontzentrazioa.

  • Esplugues de Llobregat: 20:00 Plaça Santa Magdalena. Kontzentrazioa.

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Txantrea: 20:00etan Larekin. Kontzentrazioa.

Larunbatean, ekainak 13

  • Txantrea: 18:00etan Arriurdiñeta Plazatik. Manifestazioa.

  • Bilbo: 18:00etan Sabin Etxearen aurrean. Kontzentrazioa (PNV errudun).

Igandean, ekainak 14

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 8an.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.