Patxiren partea (asteartea, 2020-06-09)

Ar, 2020/06/09 - 17:22 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 30. eguna betetzen du gose greban Murtzia II-ko kartzelan. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Gaur alta medikua eman diote erizaindegian, eta litekeena da bihar modulu arrunt batera eramatea. 

Bitartean, PNVk Sorturi galdetu dio gaur ea Tomas Caballeroren familiaren sufrimendua ere azetonaz kentzen den. Eta aldi berean galdegin dio “ATArekin duen barne arazoa konpontzeko”.

Lehenik eta behin esan behar dugu Sortuk ez duela barne arazo bat Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduarekin, gure mugimendua ez delako Sorturen parte inoiz izan, ez lehen, ez orain eta etorkizunean ere ez da izango. Beraz, utz gaitzatela haien eztabaida poltroneroetatik kanpo, gu ez garelako zirku horren parte.

Bigarrenik, salatu behar dugu PNVk Tomas Caballeroren familiaren sufrimendua azetonaz kentzen den galdetzen duenean, benetan duen helburua Patxi eta euskal preso politikoek pairatzen dituzten gehiegikeriak justifikatzea dela.

Hau ez da berria, PNVk, dispertsio politikaren diseinatzailea izateaz gain, ehunka euskal militante politiko torturatu, eta hainbat erail, dituen Polizia Autonomiko Espainolaren (Ertzaintza deritzana) kudeaketa eraman duelako hau gertatzen zen bitartean. “PSOE hiltzaile, PNV laguntzaile” oihukatzen bazen, ez zen kasualitatea, jakina baita PNVk GALi Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatik ibiltzeko erraztasunak eman zizkiola, eta zipaioek kapitulu beltzen bat badutela idatzirik galosoen mugimenduak estaltzeko orduan.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberria kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostiralero: Israel Torralba GRAPOko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio A Lamako kartzelan.

Ostiralero: Monica Refoxos eta Santaigo Rodriguez GRAPOko preso politikoek kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten diote Jaengo kartzelan.

Ekainaren 11tik: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio. Orain arte ostegunero egiten zuen, baina Patxiren egoeraren larritasuna ikusita, egunero ekiteari ekin dio. Zuzenketa: eguneroko dinamikari datorren ostegunetik aurrera ekingo dio, eta ez aurrekotik. Orain arte ostegunero egin dio erretiluari uko.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.

  • Mutriku: astean zehar 20:00etan, asteburuetan 13:00etan, Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moilan. Kontzentrazioa.

Ostiralero

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 9

  • Iruñea: 18:00etan Hiper Eroskiko Garbigunean. Ekimena.

  • Errotxapea: 19:30ean Porronen. Kontzentrazioa.

  • Txantrean: 20:15ean Ezkaba Plazan. Auzo argazkia (30 egun gose greban).

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Portugalete: 19:00etan Carlos VII (metroa). Giza-katea.

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

Bihar, ekainak 10

  • Irun: 20:00etan San Juan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea. 20:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

Ostegunean, ekainak 11

  • Gasteiz: 11:30ean Legebiltzarraren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 19:00etan El Correo Español-en aurrean. Kontzentrazioa.

  • Esplugues de Llobregat: 20:00 Plaça Santa Magdalena. Kontzentrazioa.

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Txantrea: 20:00etan Larekin. Kontzentrazioa.

Larunbatean, ekainak 13

  • Txantrea: 18:00etan Arriurdiñeta Plazatik. Manifestazioa.

  • Bilbo: 18:00etan Sabin Etxearen aurrean. Kontzentrazioa (PNV errudun).

Igandean, ekainak 14

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 9an.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.