Oreretan Ciudadanos alderdi faxistari aurre egiteagatik auzipetutako 22 pertsonekin elkartasuna

Publicado el Lun, 02/12/2019 - 01:04

FAXISMOAREN AURKA BORROKATZEA ZILEGI DA!!

DEKLARATZERA DEITUTAKO 22 ANTIFAXISTEKIN ELKARTASUNA!!!

Iragan apirilean, Albert Rivera buru zuela, Ciudadanos alderdi faxista espainiarrak Oreretan eman zuen mitinaren aurka, hamaika antifaxista bildu ziren akelarre faxista horren aurka protesta egiteko. Faxisten mitinaren ondoren, ertzaintza beti ohi duen moduan antifaxistei oldartu eta hauen aurka kargatu egin zuen hainbat zauritu eraginez. Gertakari hauek direla eta, Abenduaren 2 eta 3an 22 antifaxista epaitegian deklaratzera deituak izan dira.

Argi adierazi nahi diegu gure elkartasuna 22 antifaxistei, eta esan gure herri eta karriketan faxismoak ez duela, ezin duela inolako tokirik izan. Gure aburuz faxismoa borrokatzea erabat zilegi izateaz gain, beharrezkoa da.

Amaitze aldera, irmo salatu nahi dugu Ertzantzak egun hortan, ohikoa duen bezela, faxisten morroi zintzo bezela jokatu zuela, antifaxistak erasotuz eta hainbat zauritu utziz. Faxistei lan zikiña egiteaz gain 22 pertsona hauek deklaratzera deituak izateko, ezinbesteko tresna den atestatua ertzaintzak egin du; beraz 22 pertsona hauei muntai polizial berri hontan gerta dakiekenaren arduraduna da Ertzantza.

Egoera hau salatzeko Abenduak 2an arratsaldeko 19:00 tan oreretako zumardian burutuko dugun kontzentrazioan parte hartzeko deia egiten dugu!.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Deialdiaren kartela