Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak atzo Bilbon Euskal Herriko langileriaren aurka burututako ekimen faxista salatu nahi du. Vox-eko jauntxo espainolen probokazio koldarraz gain, faxismoaren hanketako bat den poliziaren erasoa ere salatu nahi dugu. Biak sistema kapitalistaren eta inperialismoaren logika berean mugitzen dira. Era berean, atxilotutako pertsonari eta kolpatutako manifestari antifaxistei elkartasuna helarazi nahi diegu.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere babesa agertu nahi die Espainiako Poliziak Iruñean, ihauterietan zehar, eragindako liskarren ondorioz jazarriak izaten ari diren gazteei.

Polizia kalejira baten aurka oldartu zen, parte hartzaileak kolpatuz eta 14 urteko neska bat furgonetarekin harrapatuz eta bere ospitalizazioa eraginez. Orain, Polizia Espainola bera da zazpi gazte komisarian deklaratzera deitu dituenak.