Jabetza pribatua, burgesia eta errepresioa

Soumis à la sam, 18/06/2022 - 16:00

Beste behin ere, burgesiak bere sistema eta ukitzerik ez dagoen jabetza pribatua defendatzen du. Oraingo honetan, Laudion, euskal burgesiaren zipaioek Gaztetxeko espazio liberatua defendatzen zuten pertsonei eraso diete. Hain zuzen ere, duela gutxi, Euskal Herriko sistemako alderdi guztiek ertzantza ohoratzen zuten bere sorreraren urteurrenean.

Ildo beretik ezaguna da euskal burgesiaren eskrupulurik eza, baina sozialdemokraten jarduna ez da atzean geratzen. Duela egun batzuk ez zuten inolako arazorik izan kartelak atera eta Etxebarrieta anaien figura aldarrikatzeko, PSOE-GAL alderdiarekin itunak dituzten bitartean. Trump zoriondu zuten, Obamarekin kolaboratu zuten. Zer tratu izango dute Bidenekin, NATOko terroristen egungo buruarekin?

Amnistia osoa. Independentzia eta Sozialismoaren alde. Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua