1977/2022. Gaur ere, amnistia

Soumis à la mar, 31/05/2022 - 18:55

45 urte pasa dira 1977ko amnistiaren aldeko (diktaduraren aldeko amnistiak finean), mobilizazio eta kale borroka dinamikak Euskal Herrian. Handik honako bilana sasi-gozoa da. Espainiako erreforma penintsulan finkatu zen. Hau da, hainbeste ahalegin eta buru-belarri egoteak ez digu askapen sozial eta nazionala ekarri garaian irudikatu genuen bezalaxe.

Alta, oraindik ere, Euskal Herrian egon badago kontzientzia nazionala eta soziala bai gure herriari dagokiona zein nazioarte mailan. Badago kontzientzia iraultzailea. Hainbeste amore ematearen aurrean eta klase dinamika kolaboratzaile handiagoa izatearen aurrean, kontzientzia iraultzailea dago.

Duela 45 urteko garaiak, materialismo historikoak erakusten digunez, ez dira bueltatuko baina hortxe bizi izandakoa gure adimenean dago. Horri gaurko indar berriak gehitzen badizkiogu, euskal iraultza sozialistaz hitz egin ahal dugu oraindik ere. Ez da makala.

2022. urte honetan, gure egiten ditugu garaiko amnistiaren aldeko mugimenduaren aldarrikapenak: presoak kalera, amnistia osoa!

Gure aldetik, zehazki, amnistiaren eduki zabalena aldarrikatzen jarraitzen dugu. Hau da, independentzia eta sozialismoaren alde. Euskal Estatu Sozialista sortzearen alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua