Euskal Herria, errepresioa berriz ere

Soumis à la sam, 28/05/2022 - 15:41

Duela bi egun, Itziarren, Lapurdiko Mugimendu Sozialistako kide bat atxilotu zuen ertzaintzak eta Martutenen kartzelaratu dute. Atxiloketa 2018ko auzi batekin loturik dago dirudienez. Auzi horretan sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten eta orain aktibatu dute epaia .

Atxiloketa hau ez da kasualitateko gertaera bat, oso bitxia baita duela lau urteko 6 hilabeteko kartzela zigor bat burura eramatea. Zentzu argiago dauka Euskal Herria bizi ari den olatu errepresiboaren baitan kokatzen badugu.

Duela zenbait egun Senperen gerra zikina gogoratzen digun beste jazarpena pairatu zuen euskal militante iraultzaile batek. Egon dira beste kasuak ere eta ezagutzen ez ditugunak errepresioak eragiten duen ikara dela eta.

Atxiloketa hau, errepresio zuzena eta basatia edozein aldarrikapenaren aurrean, mehatxuak, etxegabetxeak, isunak… eta guzti hori Euskal Herriko langileriaren baldintza materialak okertzen doazela.

Klase eta nazio zapalkuntzaren aurrean Euskal Herri langileak borrokatzeko eskubidea du. Beraz gure eskuetan dago solidarioa izatea, militante izatea, antolatzea eta borrokatzea.

Errepresiorik ez! Atxilotua askatu!

Amnistia Osoa. Independentzia eta Sozialismoaren alde. Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua