“Erakundean izandako zure iragana ezagutzen dugu”

Soumis à la ven, 13/05/2022 - 16:47

 

  • Eneko Zestoaren kontakizuna Twitterren

https://twitter.com/arranomendi/status/1524681282017447937

 

Zapalkuntza nazionalari eta klase-zapalkuntzari eusteko euskal herri langile osoarekiko borrokan, okupazio indarrek eta zipaioek militante iraultzaileen aurka erabilitako moduetako bat da (ez bakarra).

Horrela, harremanetan jarri, beldurra sartu eta, aldi berean, militante horien unean uneko erantzuna eta ondorengoak ebaluatzen saiatzen dira. Kasu honetan zehazki “Erakundean izandako zure iragana ezagutzen dugu” entzuteak loa kentzeko modukoa da errepresaliatu batentzat. Hots atxilotua, torturatua eta espetxeratua izan den militante batentzat.

Hori esanda, gai batzuk gogorarazi nahi ditugu, ezagunak izan arren beti ere kontuan hartu behar direnak. Beldurra eta ziurgabetasuna gainditu behar dira, eta txakurrekin inoiz ez kontaktatu. Aldi berean, gertukoei eta kideei gertatutakoa kontatu behar zaie. Ondoren, salaketa publikoa eta/edo, hala badagokio, juridikoa ezinbestekoa da.

Urrats horiek ematen ez baditugu, gu ez ezik, egoera berean edo are okerrago egon daitezkeen beste asko ere jazarriko dituzte.

Azpimarratzekoa da gertatutakoaren aurrean Eneko izaten ari den ausardia politiko eta pertsonala. Azkenik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu berari eta bere gertukoei.

 

Alde hemendik.

Amnistia osoa.

Independentzia eta sozialismoaren alde.

Euskal Estatu Sozialista eraikitzeagatik.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua