Txuleria sionista euskal eta espainiar sistemaren onespenarekin eta, batez ere, EAJk faxista/sionistei emandako laguntza eta estaldurarekin sentitu da Bilbon.
Laburbilduz, euskal eta espainiar burgesiak apustu garbia egiten du egungo egoeran. Alde batetik, Ukrainako alderdi faxistari babesa ematen dio, eta, besteak beste, Euskal Herrian bertan sionismoa babesten eta zuritzen du.
Gobernatzen gaituen klaseko instrumentuak (euskal cipayo-burgesiak batez ere) nazi sionisten etorrera prestatu zuen. Babestu egin zituen eta, are larriagoa dena, euskaldunak zapaldu zituen, zaurituak, atxiloketak eta isunak eraginez.
Ez genuke zalantzarik izan behar bizitza duina eskatzen duten langileen errepresioaren aurrean. Ez genuke zalantzarik izan behar Espainiako gobernu autonomikoek egiten duten enpresa-irakurketaren aurrean. Ez genuke zalantzarik izan behar etxegabetze baten aurrean. Ez genuke ezbaian egon behar mundu sozialista baten alde, gure ustez, Euskal Herrian hauxe eszenifikatu egiten duena:
Independentziaren eta sozialismoaren alde, Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde
Gora Palestina
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua