Maiatzaren 1a, langile klasearen nazioarteko eguna

Soumis à la jeu, 28/04/2022 - 17:25

2022ko maiatzaren lehen honetan, klaseen arteko borrokak krisi kapitalistan sakontzea eta langileriarentzako baldintza material, politiko eta sozial okerragoak ekarri dizkigu. Era berean, euskal indar iraultzaileen aurrerakada gero eta handiagoa dela ikusten dugu.

Hau da, nahiz eta euskal herri langileak alienazio maila altua jasan, euskal iraultza sozialista urratsak irabazten ari da euskal militante iraultzaile askoren kontzientzian.

Gero eta nabarmenagoa da, edozein testuinguru edo egoeratan, sistema kapitalista eta bere klase burgesa (burgesia handia edo euskal burgesia frantsesa edo espainiarra izan) direla euskal langileriaren etsai nagusiak.

Guk uste dugu Estatu frantsesak eta espainolak zapaldutako herrietako langile-klasearekin, estatu horietako langile-klasearekin eta mundu osoko gainerako proletarioekin batzen gaituena ez dela kultura berekoak garela, hizkuntza berekoak garela eta abar, baizik eta klase esplotatu berekoak garela.

Zentzu horretan sentitzen eta sinesten dugu internazionalismoaren beharra eta zuzentasunean. Hau da, internazionalismo proletarioaren premia larrian.

Badakigu mundu mailan zapaldu eta esplotatuek ez dutela lortuko botere politikoa une berean eta lurralde guztietan. Era berean, ziur gaude helburu komunak lortzeko ezinbestekoa dela komunikazioa eta koordinazioa.

Gora internazionalismo proletarioa! Nazio zapaldu, okupatu eta esplotatuen askapena , sistema kapitalistaren suntsipena eta langile-klaseak boterea hartzearen alde!

Amnistia osoa.

Independentziaren eta sozialismoaren alde,

Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua