Georges Abdallah irmo Frantzia eta sionismoaren aurrean

Soumis à la ven, 01/04/2022 - 15:03

Georges Abdallah Europako preso politiko zaharrenetakoa da. 1984an atxilotu zuten Frantzian, eta 38 urte daramatza preso Frantziako espetxeetan. Estatu frantsesak uko egiten dio hura askatzeari, sionismo hiltzailearekin dituen lankidetza-lotura estuetan oinarrituta.

Georges Abdallah militante komunista libanoarra da, eta Libanoko inbasio sionistaren aurka borrokatu zen, baita Palestinako herriaren alde ere. Jordan ibaitik itsasoraino, Palestina aske baten alde borrokatu zuen.

Estatu kapitalista eta inperialista frantsesak bere askatzeari uko egitearen aurrean, Georges Abdallahk tinko jarraitzen du bere printzipio eta jarrera politikoetan.

Espetxealdi luzean, solidarioa izan da beste auzi politiko batzuekin eta baita euskal preso politikoekin ere. 2010ean Lannemezango espetxean izanda, euskal preso politikoekin batera egin zuen gose greba adibide bat da.

2022ko apirilaren 2a nazioarteko eguna izendatu dutela bere askatasuna aldarrikatzeko azpimarratu nahi dugu

Gure elkartasun borrokalaria Georges Abdallah-rekiko eta beren herrien askapenaren alde eta zapalkuntza eta klase-esplotazioaren aurka borrokatzen duten preso politikoekiko.

Amnistia Osoa. Independentzia eta sozialismoaren alde, Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua