Asier Guridi Zaloña euskal errefuxiatu politikoa gose greban berriz ere.

Soumis à la mer, 30/03/2022 - 14:45

Jarraian, Asier Guridi Zaloñak gaur twitter bidez argitara eman dituen testua eta argazkia eransten ditugu. Horrela, beste gose-greba bat hasi dela jakinarazten du eta bere nortasun juridikoaren eskubidea aldarrikatzen du, zeina horixe gabe, gainerako eskubideak ukatu egiten baitzaizkio.

Gaur, martxoak 29, asteartea, GOSE GREBA bat hasiko naiz Venezuelan, Caracasen, Espainiako Kontsulatu Nagusiaren aurrean, nire nortasun juridikoa eskatzeko. Hori gabe, eskubide zibil eta politikoak kentzen ari zaizkit. Espainiako Estatuaren mendekua da, ahalik eta kalte handiena eragiteko”.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren partetik elkartasuna adierazi nahi diegu euskal deportatu eta iheslari politikoei, eta bizirik irauteko euren baldintza zail eta krudelak salatzen ditugu.

Amnistia osoa. Independentziaren eta Sozialismoaren alde, Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua