Okupazio eta dinamika sozialistak aurrera!


Atzo eguerdian Gasteizko Zentro Sozialista hustu egin zuten ertzaintzak. Kargek zauritu ugari, hainbat pertsona identifikatuak izatea eta baita atxilotu eragin du Soumis à la ven, 14/01/2022 - 17:22

Atzo eguerdian Gasteizko Zentro Sozialista hustu egin zuten ertzaintzak, udaltzaingoak, justizia sistemak eta Laboral Kutxak besteren artean. Zentro Sozialista babesa ematen ari zirenen kontra oldartu da Ertzaintza. Zenbait kargek zauritu ugari eragin ditu, haietako batzuk ospitalera eraman behar izan ziren, hainbat pertsona identifikatuak izan ziren eta baita atxilotu bat ere.

Laboral Kutxarentzat gainbalioa ateratzeko merkantzia dena, Zentro Sozialistan aritzen direnek espazio politiko, sozial eta kultural gisa ulertzen eta praktikatzen dute, eta, zentzu horretan, beren gizarte-ekimenak biderkatzen dituzte.

Kolpeak jaso bai baina, ohar honen izenburuan genioen bezala: okupazio eta dinamika sozialista aurrera! Honen adibide xumea atzo Zentro Sozialistaren defentsan aritu zeneko ordezkari batek ziona: “Gaur garaitu gaituzte, baina zentroen beharra agerikoa da eta horregatik antolatzen jarraituko dugu”.

Errepresaliatu guztiekiko elkartasuna

Amnistia Osoa. Euskal Estatu Sozialistaren eraikitzearen alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua 2022-01-14