Hisham Abu Hawash, 140 egun gose greban


Hisham Abu Hawash preso politiko palestinarra egoera kritikoan Soumis à la dim, 02/01/2022 - 16:56

Hisham Abu Hawash preso politiko palestinarra 140 egun betetzear dago gose greban, eta egoera kritikoan dago. Hawash edozein unetan hil daiteke eta, edonola ere, bere bizi-organoetan kalte itzulezinak izango ditu. Hawash-i preso izaera bertan behera utzi diote, baina edozein unetan ezeztatu daiteke eta ezin da okupazioko ospitale sionistatik atera. Egoera horren aurrean Hawash-ek gose grebarekin jarraitzen du.

Berriki jakinarazi dugunez, atxiloketa administratiboaren pean dauden ia 500 preso politiko palestinarrek boikot kolektiboa egingo diete gaurtik aurrera Israelgo auzitegi militarrei eta apelazio-auzitegiei.

Okupatutako Palestina guztian, baina batez ere Gazan eta Zisjordanian, egoera larriagotu egiten ari da. Kolono israeldarrek populazio palestinarra hiltzen dute, okupazio armada sionistak babestuta. Armada sionistak ahal dituen palestinarrak (adingabeak eta haurrak barne) hiltzen ditu, euren aitabitxi inperialistek (USA, Ingalaterra, Frantzia) babesten jarraituko dutela jakinda.

Errepresioaren gorakadan Palestinako Agintaritza zipaioaren indar armatu palestinarra ere sartzen da, zeinak preso politiko palestinar ohien ongi etorriak eta, oro har, erresistentzia bera ere modu basatian erreprimitzen dituen. Inoiz baino gehiago, Aginte Palestinarra (1993ko Osloko akordioetatik sortua) erakunde sionistaren erabakien guztiz mendeko agentea da, bere menpekotasuna pribilegio eta eroskerien bidez mantentzen duena.

Okupazio sionistak eragin duen egoera latzaren aurrean, euskal erakundeen eta sionisten arteko merkataritza, segurtasun eta armamentu loturak salatzen ditugu berriro ere, eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko deia egiten dugu.

Amnistia Osoa

Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua