Asier Guridi Zaloña, euskal iheslari politikoa, gose greban

Soumis à la dim, 05/12/2021 - 21:12

Asierrek esan duenez, abenduaren 3an hasitako gose grebari amaiera eman ahal izateko, hauexek dira planteatu dituen aldarrikapenak:

“Nire semearen eta nire nortasuna, eskubideak eta bermeak eskatuz gaur ostirala, abenduak 3 gose greba hasten dut Caracasen Espainiako Kontsulatu Orokorraren azpian. NIRE SEMEAGATIK, NIREGATIK, GUREGATIK! LINBO EGOERATIK BORROKARA!!!”

Euskal Herrian iheslari eta deportatu politikoen errealitatea gutxi ezagutzen da tamalez. Hainbat egoera ezberdin eta guztiak zailtasunaz beterik gehiegietan. Izan ere, diru-laguntzarik, lanik, nolabaiteko nortasun agiririk edo artatze medikurik eskuratzea benetako arazoa edo ezinezkoa bihurtzen da. Hori gutxi izango balitz, egoera horiek urteetan zehar mantentzen dira eta noiz amaituko den aurreikusterik ez dagoelarik.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak amnistia osoa eskatzen du euskal preso, deportatu, iheslari politiko eta Euskal Herriarentzat

Amnistia Osoa

Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2021-12-5