Erreformek ez dute balio Amnistia eta Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko

Soumis à la mar, 12/10/2021 - 20:39
  • Duela 44 urte, Estatu espainiarrean, instituzio, sindikatu eta alderdi nagusien gehiengoak (“demokratikoak” hortik aurrera) Amnistiaren Legea onartu zuen. Horrek diktadura frankistarako amnistia eta preso politiko gehienentzako indultua ahalbideratu zuen.  Aldi berean kapital eta burgesiaren sistema “demokratiko” pean gelditu ziren aipaturiko instituzio, sindikatu eta alderdiak. Era honetan, haustura demokratikoari, iraultza sozialari eta okupatuak eta esplotatuak zeuden nazioen askapen integralari erabateko agurra eman zioten.

    Gaur egun, agentzietako berrien arabera, 44 urteren ondoren, Nazio Batuen Erakundeko Behartutako Desagertzeei buruzko Batzordea Espainiako 1977ko Amnistiaren Legearen aurka agertzen da. Gerra Zibileko eta diktadura frankistako bortxazko desagerpenak ikertzeko oztopotzat jotzen du, eta delituen egileak zigortzeko eskatzen du, haien ekintzen larritasunaren arabera.

    Egun, 1977ko Amnistiaren Legeaz mintzatuz, Euskal Herriak lehen bezain okupatua eta ustiatuta jarraitzen du. Egungo espainiar erregimenak (frantsesak bezala bere eremu eta neurrian) diktadura frankistatik zetorren 1978ko erregimenaren jarraipena alegia, euskal preso politikoentzako AMNISTIA ukatzen jarraitzen du. Duela 60 urte bezala, euskal langileriarentzako irtenbide bakarra Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntza delakoan gaude.
     
  • Duela 42 Espainiako/Moncloako Euskal Autonomia Erkidego-ko estatutua (Hego aldeko euskal hiru herrialdeetako Espainiako estatutua) onartu zenetik. Orain EAE-eko hiru kartzeletako eskumenak eskuratu ditu EAE-ek. Hortik aurrera, eta nahiaz, nahasketa narratiboan sartzen dira sistemaren lanabes ezberdinak. Honelakoak diote: alde batetik eskumena iritsi dela berandu izan arren zeren eta duela 42 urte iritsi behar izan zuen…, beste aldetik Eskumenak “personas presas”  deitzen duten guztientzako onura berriak ekarriko dituela… Horietako ia inork ez du euskal preso politikoak aipatzen eta egiten duenean aldi berean “personas presas” delakoarekin nahasten du.

    Aldi berean eta hizki txikiekin Izeta ministro katalan/espainiarrak diona tartekatzen dute: preso terroristekiko eskumenak Madrilgo salbuespeneko tribunala den Entzutegi Nazionalaren esku geratuko direla. Espainiak eta Frantziak etsaiaren eskubide penala aplikatzen jarraitzen dute eta beste aldetik “guztiok kontent, okerrago izan bait daiteke” sentiarazten nahi digute. Halakoak dira  burgesiak bere interesak defendatzeko eta bere etsaiei etsipena sentiarazteko asmaturiko esaerak.

    Espetxeak, espetxeak dira etxetik gertu egonda ere eta  bizimodua, itxuraz, hobetu arren. Etsaien lerro politiko penitentziarioa onartzeak, Euskal Herrian egonda ere, ez du bere dimentsio politiko itzela aldatzen. Euskal Preso Politikoak noiz eta zein balditzetan aterako ditugu? Eta kondena luzea dutenak? Noiz (eta nola) Amnistia? Edota uko egiten diogu geure burua askatze integralari?
     
  • Duela 32 urte, Estatu espainiarrak euskal militanteen kontra burutzen zitueneko ekintza batean (frantsesak bere mailan burutu zituen ere) Oreretako Herri Batasuna-ko militante bat erahiltzen saiatzean, José Antonio Cardosa postaria hil zen entregatu behar zuen paketea eztanda egin zuenean. ETAri egotzi zitzaion erantzukizuna, garaiko alderdi eta sindikatu sistemikoak ekintza terrorista horren aurrean matxinatu gabe. Informazio horren iturria ABC eskuin muturreko egunkari espainiarra da, “Manglanoren paperak”etatik atera duela dioena. Informazio hori Emilio Alonso Manglano (estatuko inteligentzia), Antonio Asunción (DGIPeko zuzendari ohia eta ministro ohia) eta Jose Luis Corcuera (ministro ohia) inplikatuko lituzkeen grabazio batean oinarrituta dago.

    ABC-k kontatzen digu orain Euskal Herrian betidanik dakiguna. Hau da, frantses eta espainiar Estatuen gerra zikina beti egon dela present Euskal Herriari eta zehatzago euskal militanteei eraso eta erailtze aldera. Argi dagoena da demokrata sistemikoak ez zirela duela 32 urte matxinatu, orain egiten ez duten bezala. Informazio hau eskainiz, burgesia eta kapitalaren Estatuak bere posizio hegemonikoa eguneratzen du, eta, aldi berean, gogoan hartzen du nor dagoen barrikadaren bere aldean eta nor aurrekoan.

    Nolanahi ere, informazio hau ezagutaraztearen zergatiak ez du garrantzi handirik etorkizuneko Euskal Estatu Sozialista bat sortu nahi dugunontzat, errealitate horri eta okerragoei aurre egingo baitiegu.

Amnistia Osoa

Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua