Gose greban dauden preso politiko palestinarrekin bat!


Zazpi militante espetxeetan Estatu sionistari planto egin diotenak eta borroka azkeneko puntura eramaten ari direnak Soumis à la ven, 08/10/2021 - 13:43

Gaur 7 dira oraindik gose greba mugagabean dauden preso politiko palestinarrak. Zazpi militante espetxeetan Estatu sionistari planto egin diotenak eta borroka azkeneko puntura eramaten ari direnak: Israelek sistematikoki aplikatzen duen atxiloketa administratiboarekin amaitzeko.

Paperean ilegala den arren, badirudi honetarako ere ez duela begirik ez esku hartzerik Komunitate Internazional saritu eta txalotuak.

Gaur, okupatzaileek 4850 palestinar bahituak dituzte. Hauetatik, 540 atxiloketa administratiboa dela eta, hau da, kargurik gabe modu mugagabean espetxeratuak daudenak: egunak, asteak, urteak...

Euskal Herritik, gure babes zintzoena adierazi nahi diegu preso politiko hauei, bai Palestinar Herriari eta bere militante konprometituenei bere askapen borrokan. Beste behin salatu behar dugu sionisten okupazioa, sarraskiak eta errepresio gordina, bai eta Komunitate Internazionalaren isiltasun lotsagabe eta konplizea.

Image
Zazpi militante espetxeetan Estatu sionistari planto egin diotenak eta borroka azkeneko puntura eramaten ari direnak

Gora Palestina askatuta!

Euskal Herrian, 2021eko urriaren 8an

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua