Izar berri bat piztu da Euskal Herriko zeruan

Soumis à la ven, 17/09/2021 - 15:03

Gaur, irailak 17, zendu da Alfonso Sastre Hondarribian, 95 urterekin. Bihotza estutzen zaigu, Euskal Herriak bere seme konprometituetako bat galdu duelako. Ez zaitugu ahaztuko, ez zure konpromezua eta independentzia eta sozialismoaren aldeko ekarpen eskuzabala.

Zu, Madriletik iritsi zinela euskaldunon herrira, ezagutu eta maitemindu zinela, eta bere askatasunagatik hainbeste eman duzuna.

Zu, militante nekaezina, gaztetatik Frankismoarekiko hausturaren alde borrokatu zinena, beste biderik onartzen ez zuena

Zu, komunista argia, Madrileko erreformismoarekin hautsi zuena eta gure borroka iraultzailera batu zena.

Zu, internazionalista, ukabila goian eta bihotza zenuelako bai hemen bai Kuban bai bere askapenagatik borrokatzen zuten herri langileekin.

Zu, idazlea, zure lumaz beti gorriz idatzi zenuena, antzezlanak edo entsaioak, literaturaren mundutik errespetua irabaziz, kaleetan erreferentzialtasuna.

Eta nola ez oroitarazi Eva, zure bidelaguna, kalean eta bihotzean kidea.

Zuek, Euskal Herriaren eredu.

Zuei, adiorik ez.

Zuen omenez, euskaldunon herri honen alde borrokatu direnen omenez, ez dago etsitzerik. Bide bakarrari eutsiz: independentzia eta sozialismoa!

Euskal Herrian, 2021eko irailean 17an

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua