Txikito, muturreko alarma-egoera

Soumis à la mer, 25/08/2021 - 11:51

Txikito, Iñaki Bilbao Goikoetxea, euskal preso politikoak abuztuaren 6an ekin zion bere azken gose grebari. Aurreko egunean, gose eta komunikazio greba mugagabea hasiko zuela iragarri zien bere lagunei. Bere azken gose eta komunikazio grebetan izan dituen helburu berak ditu: independentzia eta Sozialismoa euskal langileriarentzat eta Euskal Herriarentzat.

Egun batzuk geroago, komunikabide espainiarren bidez eta klase burges espainiarraren sistemaren esaneko, jakin da Txikito Salamancako ospitale batean sartu dutela bere osasun egoera larriagatik eta gogoz kontra elikatu dutela.

Ezaguna da, nahiz eta hain muturreko baldintzetan egon, Txikitok uko egin diola Estatu espainolak ikuskapen medikoa edota orkestratutako beste edozein manipulazio edo eraso egiteari.

Gose greban dauden euskal preso politikoentzat ez da berria indarrez eta euren borondatearen aurka elikatzea. Neurri honen helburua euskal presoen borondatea makurraraztea da, antzeko kasuei arreta eskaintzea, preso politiko izaera ukatzea eta baita espetxeratzeko arrazoia: Euskal Herriaren eta bere langile klasearen okupazioa eta esplotazioa.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, Txikito muturreko alarma egoeran dago. Horren arrazoia xumea bezain argia da. Euskal Herria okupatu eta ustiatzen duten Estatu espainiarreko egiturek izan ezik, inork ez du Txikitoren egungo bizi-egoeraren berri.

AAEKM-k bere elkartasuna adierazten dio Txikitori, euskal preso politiko gisa eta baita aldarrikatzen dituen helburuei begira, independentzia eta sozialismoa euskal langileriarentzat alegia.

Amnistia osoa

Independentzia eta sozialismoa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua