Euskal preso politikoak, preso sozialak, “personas presas” eta “presos/as”

Soumis à la mar, 25/05/2021 - 15:40

Ikuspuntu ezkertiar batetik, munduko edozein lekutan ere, aspaldidanik ez dira preso politikorik existitzen, preso terroristak baizik. Bistan denez, lurralde horietan ezin da preso politikorik egon, kapitalaren diktaduraren sistema osoa gutxienez, zalantzan jarriko litzatekeelako.

Preso politikoa terroristatzat jotzeko arrazoia sistemaren egituraren funtsezko ekintza da, baina baita hura babesten duten indar guztiena ere. Anbiguotasunik eta aitzakiarik gabe preso politikoak terroristatzat jotzen dituzte. Hala eta guztiz ere, egia esan, ez dira okerrenak.

Badira ere, euskal preso politikoak "personas presas" edo “euskal preso”-tzat jotzen dituztenak. Badira preso sozialak modu berean hartzen dituztenak ere, preso sozialak (gutxienez) deitu beharrean. Bitxia, kontua. Bi preso motak gizarte zapaltzaile eta kapitalistak sortzen ditu. Batzuek kontzientzia politikoa dute, eta beren jardueren ondorioz espetxeratzen dituzte. Beste batzuk, gizarte kapitalistaren emaitzak dira zeinak bere basakeriaren ondorioak giltzaperatu behar baititu.

Euskal Herrian, pazifikazio eta mendetasunaren ondorioz, sisteman integraturik dauden egitura politiko ezberdinetatik termino berriak erabiltzen hasi ziren, perbertsio-ekintza bat egiten ari zirela eta ari direla erabat jakinda. Etsaiaren diskurtsoa legitimatzen dute eta baita despolitizatu egiten dituzte bai preso politikoen borroka zein haien izaera politikoa bera ere. Hori da Espainian eta Frantzian nagusi den sistemak eskatzen duen derrigorrezko errenditze politikoa eta bidesari politikoa.

Euskal preso politikoen kasuan, "personas presas" edo “euskal presoak” deitzea, ustiatzen digun sistemari obedientzia-ekintza bat egitea da. Hortik hasten da. Gaiarekin zerikusi duen guztia egitura politiko edo sozialen esku uzten da eta, zehazki euskal preso politikoekiko gizarte-egokitzapenarekin amaitzen da.

Amnistia osoa

Independentzia eta sozialismoaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua