Vicente Anton Ferrero


Gasteizko martxoaren 3ko hilketen ondoren eginiko mobilizazioetan, Guardia Civilen indar errepresibo frankisten balak eraila Soumis à la lun, 08/03/2021 - 19:30

1976ko martxoaren zortzian, Guardia Zibilak, VICENTE ANTON FERRERO hil zuen. Egun, indar okupatzaileen biolentziak bizirik dirau. Guardia Zibila eta Polizia Nazionala, Ertzaintzaren laguntzarekin, gure lurraldea okupatu eta zapaltzen jarraitzen dute. Urte luzeetan pairatu izan dugun errepresio bortitz eta mingarriak, ondorio larriak utzi dizkigu. Gure herrian, BASAURIn, errepresioak ez du etenik izan azken 40 urteotan: 10 pertsona erail dituzte, azkena Iñigo Cabacas, 21 pertsona bala eta pilotakadaz zauritu dituzte, 1000 pertsona inguru atxilotu dituzte, ehunka torturatu, gerra zikinean aritu dira, jipoituz, isunak ezarriz, herritarren ihesia eragin dute… Vicente Anton Ferreroren erailketaren arduradunak, gure lurraldean dauden indar okupatzaileak dira.

Ezinezkoa dugu Euskal Herria libre, independiente eta sozialista eraikitzea, Guardia zibila eta Polizia kanporatzen ez dugun bitartean. Ertzaintza araztu egin behar da eta, era berean, erantzukizunak eskatu behar dizkiogu. Bizirik dagoen herria gara, zapalkuntza nazionalaren aurka lan eginez eta klase borrokarekin lortuko dugu garaipena.

Vicente Anton Ferrero gogoan zaitugu.

Polizia, Guardia Zibila!!! Alde hemendik!!!

AMNISTIA ETA ASKATASUNA

Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimendua