Otsailaren 13a, torturaren aurkako eguna

Soumis à la sam, 13/02/2021 - 19:30

Joseba Arregi 1981eko otsailaren 13an hil zen Carabancheleko (Madril, Espainia) espetxe ospitalean, Espainiako poliziak eragindako torturen ondorioz. Bere erailketak, ordutik, torturaren aurkako eguna bezala adierazten du.

Tortura "klasikoa" Euskal Herria okupatzen duten estatuek hamarkadetan euskal erresistentziaren aurka garatu duten tresnetako bat izan da. Etengabe aplikatu dute, batez ere, bere forma fisiko eta psikikoan. Lan anker horretan gorputz errepresibo guztiek parte hartu dute. Batzuek entzun nahi ez duten arren, Espainiako Polizia Autonomikoak ere parte hartu du. Esan beharra dago ere, torturatzea zailagoa dela Espainiako Estatuak (batez ere) sistemako alderdi, sindikatu, intelektual, eta abarren babes isilekoa ez badu.

Gaur egun, kapitalaren diktadurako demokratek diote tortura ez dela existitzen. Orduan, Nola deitzen diogu Espainiako Polizia Autonomikoaren jarduera basatiari? Nola adierazi etxetik botako zaituzten egunera arte itxaroteak dakarren ezintasuna? Nola kalifikatu inkomunikazioa, babesgabetasuna, ezjakintasuna eta agintekeria… pandemia dela eta? Nola definitu bihar lan egingo duzun ez jakiteak dakarren larritasuna? Nola azaldu nerabeei etorkizuna beltz datorrela beraientzat eta nola sentituko diren hori irudikatzean? Torturak honela agertzen zaigu eta beste era askotan ere.

Beraz, tortura bere formetan aldatzen da, errepresioa bere osotasunean aldatzen den bezala. Kapitalaren krisiak aurrera egin ahala, errepresioa aurpegiz edo intentsitatez aldatuko da, edota biak batera. Hau da, errepresioa modu askotara egingo da antolaketa eta mobilizazioa eragozteko. Era berean, protesta edo erresistentzia gero eta kriminalizatuagoa izango da.

Argi dago errepresiorik handiena (bere osotasunean) langileriaren gain eroriko dela eta klase hori jabetu beharko dela bere egoeraz, antolatu eta borrokatu ahal izateko.

Torturarik ez

Amnistia Osoa

Independentzia eta Sozialismoaren alde

Image
Otsailaren 13a, Baiona, torturaren aurkako eguna

Baiona

Image
Otsailaren 13a, Donostia, torturaren aurkako eguna

Donostia

Image
Otsailaren 13a, Iruña, torturaren aurkako eguna

Iruña

Image
Otsailaren 13a, Bilbo, torturaren aurkako eguna

Bilbo

Image
Otsailaren 13a, Bermeo, torturaren aurkako eguna
Image
Otsailaren 13a, Bermeo, torturaren aurkako eguna

Bermeo

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua - 2021-02-13