Espainiako Polizia Autonomikoa: “jotzera tiro egin”!!!


Iñigo Cabacas-en hilketaren epaiketaren ebazpena ezagutu eta pare bat egunetara EPA-ko mando batek agindutako “tirar a dar” hori oso adierazgarria da Soumis à la jeu, 21/01/2021 - 20:01

Iñigo Cabacas-en hilketaren epaiketaren ebazpena ezagutu eta pare bat egunetara EPA-ko mando batek agindutako “tirar a dar” hori oso adierazgarria da. Egunak daramatzate kale-oldarraldiak eginez eta edozein egunetan izaten ari diren jarrera ero eta basati horiek zaurituak baino latzagoak ekarri ahal dituzte.

Halere, EPA-ren inguruan, “Euskadin” (EAJ, EITB eta abarrek darabilten terminoa), erantzukizun politikorik nagusiena EAJ-k duela begi bistan dago. Hemen ez da ikertzen bere polizia zenbat aldiz “marratik pasatu” den burutu dituzten kale-oldar bakoitzean. Aldiz, gazteak eta edozeinek kolpeak jasotzeaz gain, “gorroto delitua” delakoa sartzeko prest daudela dirudi. Hots, herritarrentzako intseguritatea, eskubideen zapalketa, zaurituak…eta isunak ordaindu behar izateaz gain, auskalo zer gehiago pentsatua daukaten.

Guzti honi erantzuteko tresnak izan baditugu: salatu, barneratu eta mobilizatu. Euren kasa ibiltzen utziz gero, gureak egin du.
Indar errepresiboen disoluzioa!

Amnistia Osoa

Independentzia eta Sozialismoaren alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak  - 2021-01-21

PD: Hau argitara emateko zorian gaudela, Donostian gazte bati masail hezurra hautsi diotela zabaldu da hedabideetan.