Batzuk honantz beste batzuk Espainiara


Valentina eta Gaizka Espainiako espetxeteetara, senitarteko eta abokatuen bisitarik gabe Soumis à la ven, 27/11/2020 - 11:38

Gaur goizean euskal preso politikoa den Gaizka Astorkizaga Españara eraman dute eta Basauriko kartzelariek Soto Del Realera zeramatela esan diete Gaizkaren senitartekoei.

Aldi berean, Valentina Morisolliren senitartekoei gauza berdintsua esan diete. Hau da, Valentina bai zegoela Zaballan, baina gaur ere kondukzioan joateko.

Valentina eta Gaizka iragan 18an izan ziren atxilotuak. Egun hauetan konfinatuak izan dituzte COVID-19 protokoloagatik eta ez dute ez senitartekorik ezta euren abokatuak ere ikusi.

Hain zuzen ere, gaur amaitzen zen konfinamenduaren epea eta gaur daramatzate Espainiara, bisita hori egin ahal ez izateko. Arazoak ez dira hortxe amaitzen zeren eta doazen espetxeetan konfinamendua berriro ere pairatu behar izango dituztelako. Hemen egin duten bezala eginez gero, beste hainbeste egun egongo dira senitarteko eta abokatuen bisitarik gabe.

Hori da PSOEren gobernua Euskal Herriko zati bati eskaintzen diona, baldin eta euren xantaietara makurtzen ez bazara.

Gaizka eta Valentina askatu!

Amnistia Osoa!

Euskal Estatu Sozialista baten alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua - 2020-11-27