Valentina eta Gaizkari bisitarik ez

Soumis à la ven, 20/11/2020 - 15:43

Bai senitartekoei bai eta konfiantzazko abokatuei ez zaie baimenik eman Gaizka eta Valentina ikusi ahal izateko.

Argudioa hainbestetan erabiltzen ari direna da: berrogeialdian sartzen da edozein preso sozial zein politiko datorrena datorrela. Hots, berdin kaletik edo beste espetxe batetik ingresatzen badute, bi kasutan berrogeialdia bete behar dute.

Antza denez, berrogeialdiaren luzapena 10 egun bat izaten ari da frogen erritmoa dela eta. Bien bitartean ez dago bisitaldirik ez senitartekoena ezta euren abokatuena ere ez.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak neurri hauek salatu nahi ditu zeren eta ustezko delako kutsadura ekiditeko bitartekoak beti egon ahal bait dira.

Bestela, Mugimenduak Valentina eta Gaizkaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten du.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-11-20