Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduko bi militante atxilotuak izan dira Bizkaian


Espainiako Entzutegi Nazionaleko aginduz, atxiloketa biak burutu dituenak Ertzaintza izan da Soumis à la lun, 16/11/2020 - 11:52

Atxilotuen berri, euren senitartekoen bidez jakin du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Hauek Usansolon (Galdakao) bizi den Valentina Morisolli eta Ibarrengelun bizi den Gaizka Astorkizaga (euskal preso politiko ohia) dira. Atxiloketa biak burutu dituenak Ertzaintza izan da. Atxilotzeaz gain, eurek bizi diren pisuak miatzen ari da Ertzaintza.

Atxiloketen agindua Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaitegi batek luzatu du eta diligentziak sekretupean daudela diote. Aldi berean, jakin ahal izan dugunez, ez daude inkomunikaturik.

Urgentea den ohar honen bitartez, euren senitarte eta lagunei animo erraldoi bat igortzen diegu eta baita Euskal Herriko Langileari adi egoteko bai atxiloketa hauen inguruan burutuko diren mobilizazioak zein Txikitorenak direla eta. Zirkunstantzia  ezberdinak baina borroka bakarra.

Atxilotuak askatu!

Gora Txikito!

Euskal Estatu Independiente eta Sozialistaren alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-11-16