Basauriko elkartasun-baraualditik mobilizazioetara bertaratzeko edota berriak bultzatzeko deialdia


Txikitoren borroka ez da pertsonala, gure borroka baizik. Euskal Herriko langile-klasearena eta herri sektore guztiena Soumis à la dim, 11/10/2020 - 18:09

Iñaki Bilbao "Txikito" euskal preso politikoak daraman borrokaren aldeko baraualdi honetan gaudenok borroka horren helburuekin, independentzia eta sozialismoa gure herriarentzat, bat egiten duzuen guztioi hari lotzera, ahal duzuen neurrian, deitzen dizuegu.

Era askotan egin daitekeena: zuen herri edo auzoko elkartasun-baraualdian parte hartzen edo beste toki batzuetara hedatzen; deitu diren mobilizazioetara bertaratzen edo berriak bultzatzen; etab. Kontua ez da hemen zerrenda guztiz osatua agertzea. Txikitoren borroka kaleratzea baizik. Martxan dauden ekimenetan parte hartuz zein beste batzuk sortuz, auzoz auzo eta herriz  herri euskal herri langilearen autoantolakuntza bultzatuz.

Txikitoren borroka ez da pertsonala, gure borroka baizik. Euskal Herriko langile-klasearena eta herri sektore guztiena.

Ezin dugu bakarrik utzi!