Manifestazio nazionala - Txikitok 31 egun gose eta komunikazio greba mugagabean Independentzia eta Sozialismoaren alde (Agiria)


Gaur, urriak 10, Txikitok 31 egun beteko ditu gose eta komunikazio greba mugagabean Independentzia eta Sozialismoaren alde Soumis à la sam, 10/10/2020 - 20:00

Gaur, urriak 10, Txikitok 31 egun beteko ditu gose eta komunikazio greba mugagabean Independentzia eta Sozialismoaren alde.

Txikitoren borrokaren helburuak isilarazten saiatu diren arren, sare solidarioen bidez eta berak aldarrikatzen dituen helburuekin bat egiten dugun lanari esker ezin izan dituzte bere helburuok lur azpian enterratu.

Honen harira, galdera xumea baina garrantzitsua egiten diogu geure buruari: Zergatik izan behar da erokeria bat Euskal Herria Batua, Euskalduna, Independentea  eta Sozialista nahi izatea guretzat eta gure ondorengoentzat? Ezinezkoa delako? Ezinezkoa, zergatik? Borrokatu nahi ez dugulako? Kontuz azken horrekin zeren eta hemendik denbora laburrera sozialdemokraziak eta burgesiaren frakzio ezberdinek ez dituzte helburu horiek erokeria gisa kalifikatuko. Zeharo alderantziz gertatuko da zoritxarrez. Okupatzen gaituzten sistemak defendatuko dituzte buru belarri. Eta, jadanik ez da aurrekontuen aferarik izango, bestelako aferak askoz potoloagoak baizik.

Bestaldetik, inork esango luke, Euskal Estatu Sozialista batek (muga zehatz batzuetan kokaturik) munduko proletalgoari kalterik ekarri ahalko liokeela? Guk ez dugu Euskal Iraultza Sozialista lurralde estanko batean entzerratuko eta “hor kon pon!”. Logika horri jarraituz, baldin eta halako jauzi iraultzaileak munduko lurralde guztietan aldi berean gertatzen ez badira, munduko iraultzaileen erantzukizuna da haien lurraldeko uneko koiunturan sortutako eta gertatutako faktore ezberdinez profitatu eta iraultza sozialista burutu.

Aldi berean Estatu Sozialistaren subjektu iraultzailea euskal proletalgoa dela pentsatzen dugu eta euskal proletalgoak munduko proletalgoarekin batera lehenetsiko ditu bere harremanak tokian tokiko iraultza sozialista buruturik egon ala ez egon. Horixe bera da indar iraultzaileek mundu osoan zehar zabaltzeko duten ardura.

Honen harira, Argalaren hitz batzuk ekarriko ditugu, hau da, beste lurraldeetako proletalgoarekin identifikatzen gaituena klase berekoa izatea da eta ez nazio bereko langileak.

Guri, hemen, Euskal Herrian bizi eta borrokatzea tokatu zaigu. Bistan da Txikitoren helburuekin bat egiten dugula. Hori izan behar da gure iparra, baita preso, deportatu eta iheslarientzako amnistia lortzeko ere.

Amnistia osoa!!!

Gora Txikito, gora Euskal Herria Batua, Euskalduna, Independente eta Sozialista!

Amnistiaren Alde eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-10-10

Audio file

 

Image
Manifestazio nazionala - Txikitok 31 egun gose eta komunikazio greba mugagabean Independentzia eta Sozialismoaren alde

 

Image
Manifestazio nazionala - Txikitok 31 egun gose eta komunikazio greba mugagabean Independentzia eta Sozialismoaren alde
Video file