Iñaki Bilbao Goikoetxea gose greba mugagabean


Independentzia eta Sozialismoa Soumis à la mer, 09/09/2020 - 07:00

Iñaki Bilbao Goikoetxea, euskal preso politikoak, mugagabeko gose greba bati hasiera eman dio gaurko 00.00etan. Gose grebaz gain, bere ziegatik ez dela ezertarako aterako iragarri du. Honek esan nahi du ez duela patioko ordurik izango eta ez duela inongo komunikaziorik mantenduko, ez bisitarik ezta telefonozko komunikaziorik ere ez.

Bere ekintza politikoaren aldarrikapena edota xedea Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskalduna izatea da. 

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak albiste hau jaso eta bat egiten du Iñaki Bilbao Goikoetxea “Txikito”-ren helburuekin. 

Beste berririk izan gabe, Txikitok aurrera daraman borrokak sortuko dituen egoerei, elkartasuna adierazteaz gain, ADI egoteko eskatzen du Mugimenduak.

Borrokak ez du etenik - Amnistia, Independentzia eta Sozialismoa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua 2020-09-09