Patxik bere aldarrikapenak helarazi dizkigu

Soumis à la jeu, 21/05/2020 - 19:52

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Patxi Ruiz euskal preso politikoak bere aldarrikapenak helarazi dizkigula, eta honakoak dira:

  1. Urte hauetan zehar pairatu duen tratua eta, bereziki, Murcia II-ko kartzelan jaso duena kontutan izanda, Patxik kartzelak egoera honetan duen ardura asumitzea eta bere integritate fisikoaren segurtasuna bermatzea exijitzen du.

  2. Zuzendariak, medikuak eta hainbat kartzelariek presoekiko duten jarrera salatzea eta bertan behera uztea, hau da, mehatxu, jipoien eta irainen bukaera.

  3. Argi uzten du bere borroka politikoa dela eta bera bizirik ateratzeko baldintza gisa, Euskal Herrira lekualda dezaten exijitzen du, eta berarekin batera gainontzeko euskal preso politiko guztiak ere.

  4. Horretaz gain, beste antolakunde batzuetako preso politikoak, Euskal Herrikoak ez direnak, euren bizitokietara eramatea ere eskatzen du.

  5. Amaitzeko Patxik bere maitasun guztia adierazi nahi die zutik dirauten borrokalariei, baita borrokara eraman zituzten printzipio eta idealak tinko mantentzen ari diren EPPK-o horiei ere.

  6. Aldarrikapen hauekin batera, Patxik besarkada estua eta bere eskerrik beroena helarazi nahi die Euskal Herria astindu eta babesa erakutsi dioten pertsona guztiei.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!

GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA!

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 21a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.