Gaurko atxiloketen inguruko irakurketa eta salaketa

Soumis à la jeu, 13/02/2020 - 17:47

Espainiako eta Frantziako Poliziek Euskal Herrian bi auzi ezberdinengatik egindako lau atxiloketaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

David Pla preso politiko ohiaren atxiloketari dagokionez, argi gelditzen da, beste behin ere, Euskal Herrian ez dagoela martxan inolako bake prozesurik, eta benetan egon dena aldeetako batek bere burua defendatzeko eskubideari uko egin diola izan dela.

Hortaz, bai Estatu frantsesak zein, neurri txikiago batean espainolak, presoen auzian emandako urratsak, giza eskubideen alde egindako keinuak baino, amortizatutzat ematen duten errepresio fase baten bukaera dira. Alabaina, Plaren atxiloketak erakusten du Euskal Herriaren askatasunaren aldeko garai bateko borroka gogorarazi dezakeen edozer eta edozein zigorpean mantentzeko Estatuek duten erabaki irmoa. Amnistiaren aldarrikapena izango da, eta horren bitartez borrokaren zilegitzea, egoera astintzeko eta bakea eskuratzeko elementu ezinbestekoa.

Iruñean grebaren harira egindako hiru atxiloketei dagokienez, agerian uzten dute kapitalismoak burgesiaren esku uzten dituela klase sozial honek bere interesak defendatzeko beharrezkoak dituen elementu guztiak, baita biolentziaren monopolioa ere, kasu honetan polizia deritzaten mertzenarioen bitartez. Langileriaren aurkako zapalkuntza estrukturala da, sistemikoa. Ez da kasuala ezta enpresari gutxi batzuen “praxi txarraren” ondoriozkoa ere, oligarkiak metodikoki planifikatutako egoera bortitza baizik. Horren parte da langileria etengabe jipoitzen, etxegabetze, isuntzen eta hertsatzen duen polizia ere.

Bukatzeko, azpimarratu beharra dago egun berean Espainiar eta Frantziar Poliziek Euskal Herrian atxiloketa politikoak burutu izanak okupazio egoera batean jarraitzen dugula erakusten duela. Gure mugimenduak okupazio indarren alde egitea aldarrikatzen jarraituko du. Independentzia eta sozialismoa!

Euskal Herria, 2020ko otsailaren 13a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aldeko Mugimendua.