Etxeratek pairatutako erasoaren aurrean

Soumis à la lun, 02/12/2019 - 02:31

Etxerat elkarteak Gasteizko egoitzan pairatutako eraso naziaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi dio.

Gaur egun Etxeratekin mantentzen ditugun ezberdintasun ideologiko argiak, alde batera gelditzen dira horrelako erasoak salatzeko orduan. Ez bakarrik nazismoa eta faxismoa akabatzeko borrokarekiko dugun konpromisoagatik, baita eraso honen atzean dagoenagatik ere. Faxistek preso politikoekin zerikusia daukan orori egingo liokete eraso, eta hortxe ez dute gutako inoren artean ezberdintasunik egiten.

Elkarbizitzaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan, berriz ere azpimarratu behar dugu ez dagoela elkarbizitza posiblerik gure eskubideak errespetatzen ez dituztenekin, eta zapalkuntzaren aurrean borroka egitea zilegi dela. Hain zuzen ere horregatik daude kartzelan preso politikoak, faxismoari aurre egiteagatik, eta borroka hori zilegi den neurrian, amnistia osoa aldarrikatzen jarraituko dugu.

Euskal Herria, 2019ko abenduaren 2a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.