Alde hemendik esan diete La Bilbaínan biltzekoak ziren torturatzaileei (Agiria)


Manuel Sánchez Corbí torturatzailea, Enrique López López epailea eta Joseba Arregi izango ziren hizlariak Soumis à la sam, 30/11/2019 - 01:10

Espainiako Estatuak Euskal Herriko militantzia konprometituenari aurre egiteko erabili duen bitarteko nagusietakoa izan da tortura. Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak erabili dute tortura modu etengabean, baina baita zipaio gisa ezagunagoa den Ertzaintza horrek ere.

Torturaren bitartez lortu nahi izan dituzten helburuak hainbat dira: lehenengoa atxilotua zigortzea, bigarrena atxilotuari informazioa eta autoinkulpazioak zein beste batzuen aurkako deklarazioak lapurtzea, eta hirugarrena euskal herritarren artean beldurra hedatzea.

Praktika kasuala izatetik urrun, tortura era sistematikoan erabilia izan da disidentzia politikoaren aurka, eta horretarako estamentu ezberdinen arteko kolaborazioa ezinbesteko tresna izan du Espainiako Estatuak. Estamentu horietako bost elkartzekoak ziren gaur La Bilbaínan Euskal Herriaren aurkako errepresioa justifikatzen jarraitzeko: elite ekonomikoak, faxismoa sustatzen duten lobbyak, torturatzaile bat, Audientzia Nazionaleko epaile ohi bat eta instituzio basko-espainoletako ordezkari ohi bat.

Jakin izan dugunez, hitzaldiaren lekua aldatu dute kontzentrazio hau dela eta. Komisdaldegietan atxilotuekin erakusten duten "ausardia" guztia ezer ezean gelditzen da herriaren aurrean aurpegia eman behar dutenean. Garaipena lortzeko asko falta baldin bazaigu ere, ez daitezela behintzat gure herriko kaleetatik lasaitasunez ibili. Torturatzeko erabiliutako opakotasun bereberera itzuli dira gaur, baina oraingoan herri presioaren eraginez.

La Bilbaínan gaur hizlari moduan arituko zenetako bat Manuel Sánchez Corbí da. Guardia Zibileko Koronela da. 1997an 12 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, 1992an Kepa Urra torturatzeagatik, baina katrtzelan sartu aurretik PPren Gobernuak indultatu egin zuen. Kepa Urra tortutratu zuenean Tenientea zen Sánchez Corbí, eta ordutik karguetan igotzen joan da Koronela izan arte. Bere aita eta bere aitona ere Guardia Zibilak ziren.

Estatu espainolak eta bere morroi guztiek Euskal Herriaren aurkako gerra zikina defendatu, babestu eta saritu dute beti. Gure herria eta bertako langileria zapalduta eta menperatuta mantentzeko biolentzia erabiltzen dute oraindik ere, eta gaurko hitzaldi hau benetako iraina da. Inork ez du herria babestuko herriak bere burua babesten ez badu. Zapalkuntzaren aurrean, gerra egitera etorri zirenen aurrean, borroka egitea zilegi da, borroka egitea beharra da. Etsaiari gerra beti! Torturatzaileak, alde hemendik!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Azaleko argazki berbera