Antifaxismoaren kontrako erasoaren aurrean

Soumis à la dim, 20/10/2019 - 22:04

       Vox alderdi ultraeskuindar espainolaren mitinaren aurrean protestatzeagatik zipaioek Bilbon antifaxisten aurka aurrera eramandako biolentziaren eta praktikatutako atxiloketen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere gaitzespen irmoa adierazi nahi du eraso honekiko. Bestalde, manifestarien duintasunezko jarrera txalotu eta atxilotutakoei zein gainontzeko kaltetutakoei gure elkartasuna eta babes osoa adierazi nahi diegu.

       Faxismoa ez da aukera politiko bat, kapitalismoak hartzen duen itxuretako bat baizik. Ez du inolako errespeturik merezi, faxistek ez dutelako argudio politikoez ulertzen. Alabaina, euren tximino burmuinak pribilegioak mantentzeko biolentziaren beharra daukatela ondorioztatzeko gai dira. Ez dute inorenganako enpatiarik sentitzen, herriaren kontrako biolentzia estrukturala zein biolentzia zuzena defendatzen dituzte, eta gainera badakite Estatu espainolaren eta frantsesaren babes eta zigorgabetasun osoa daukatela. Faxistak koldarrak dira eta, horregatik, arriskutsuak ere. Faxistak mundu honetan soberan dagoen zaborra da.

       Zipaioei dagokienez, ez dugu ezer berririk esango: hamarkadak daramatzate antifaxistak jipoitzen, atxilotzen, torturatzen eta erailtzen. PNVren armada politikoa dira. Urkullu eta Abascal ez dira hain ezberdinak, izan ere klase interes berberak defendatzen baitituzte, hori bai, maskara ezberdinez. Zipaio izateko oposatzen dutenek jakin behar dute faxismoren zerbitzura jartzeko eta Euskal Herriaren zein langileriaren etsai izateko hautagaiak direla aldi berean.

       Bukatzeko, esan beharra dugu faxismoaren erasoei aurre egitea, poliziaren bitartez ematen direnean barne, herriaren eskubidea dela. Borrokatzea zilegi da, eta herri erantzunaren aurka azaltzen dena, kontzienteki egin ala ez, faxismoaren biolentziaren monopolioaren alde kokatzen ari da. Borroka garaia da, amnistia garaia da. Gora Euskal Herria antifaxista!

Euskal Herria, 2019ko urriaren 20a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.