Manifestazioa egin dute Bilbon "Borroka egitea zilegi da. Amnistia osoa" lelopean


Agiri originala eta agiria euskaraz + Argazkiak Soumis à la sam, 24/08/2019 - 00:05

Agiri originala:

Euskal Herria okupatuta, jipoituta eta muga faltsuez banatuta. Euskal Herria kolore ezberdinetako txakurrez beterik langileriari bere lurraldea lapurtzeko eta inperialismo hiltzailearen ordezkariei oparitzeko. Milaka milioi euro G7aren gailurrean xahututa, gehiengo baten hondamendiaren bitartez, gutxi batzuen pribilegioak ziurtatzeko .

Biarritz bihurtu dute gaur, biolentziaren bidez, kapitalismoaren hiriburu. Biarritz bihurtu dute gaur, indar armatuen bidez, herrien zapalkuntzaren erdigune. Biarritz bihurtu dute gaur, Euskal Herriaren zapalkuntza historikoaren laburpen kontzentratua. Gure elkartasuna odolzaleen bileren aurrean protesta egiteagatik atxilotutako antikapitalista guztei. Indar okupatzaileak, ospa Euskal Herritik! Atxilotuak askatu!

Hoy nos estamos manifestando a favor de la amnistía total de quienes más han dado en contra de este sistema genocida, de quienes más dieron a favor de la liberación nacional y social de Euskal Herria. Porque la reivindicación de la amnistía es, también, un alegato a favor de la legitimidad de la lucha, una llamada a revelarse contra nuestros verdugos.

La reivindicación de la amnistía es la negativa a poner la otra mejilla, eso que tanto pregonan los pacifistas de pega que patalean ante la lucha revolucionaria. Esos falsos pacifistas que con sus palabras de santurrones ayudan a que la violencia estructural de los Estados sea aplicada sin oposición de ningún tipo. Esos pacifistas de discurso simple que de boquita dicen estar en contra de todo tipo de violencia, pero que con sus acciones facilitan la que ataca a la clase trabajadora y a Euskal Herria.

Gure mugimenduarentzat, errepresaliatu politikoen existentziaren aldarrikapenaren bitartez gatazkaren izaera politikoa defendatzea izan da lehentasuna lehenengo egunetik, eta orain borrokaren zilegitasunaren defentsa batu nahi izan diogu amnistiaren aldarrikapenari. Borroka eskubidea eta betebeharra da biziraun nahi duen herri ororentzat, borroka eskubidea eta betebeharra da morrontzan bizitzea onartzen ez duen langile klasearentzat.

Aurreko zikloaren ondorioz oraindik hamarkadetako kartzela zigorrak egiteke dituzten presoak daude, eta gaurko eta etorkizuneko borroken ondorioz preso berriak sortuko dira ere. Amnistiak, beraz, ezinbesteko aldarrikapena izaten jarraituko du datozen hamarkadetan. Herri otzana bilakatu nahi gaituzten honetan, herri borrokalaria bultza dezagun.

Borroka egitea zilegi da. Amnistia osoa! Gora Euskal Herria askatuta!

 

Agrira euskaraz:

Euskal Herria okupatuta, jipoituta eta muga faltsuez banatuta. Euskal Herria kolore ezberdinetako txakurrez beterik langileriari bere lurraldea lapurtzeko eta inperialismo hiltzailearen ordezkariei oparitzeko. Milaka milioi euro G7aren gailurrean xahututa, gehiengo baten hondamendiaren bitartez, gutxi batzuen pribilegioak ziurtatzeko .

Biarritz bihurtu dute gaur, biolentziaren bidez, kapitalismoaren hiriburu. Biarritz bihurtu dute gaur, indar armatuen bidez, herrien zapalkuntzaren erdigune. Biarritz bihurtu dute gaur, Euskal Herriaren zapalkuntza historikoaren laburpen kontzentratua. Gure elkartasuna odolzaleen bileren aurrean protesta egiteagatik atxilotutako antikapitalista guztei. Indar okupatzaileak, ospa Euskal Herritik! Atxilotuak askatu!

Gaur, manifestatzen ari gara sistema genozida honen aurka gehien eman dutenen amnistiaren alde, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialagatik gehien eman zutenen alde. Amnistiaren aldarrikapena badelako ere borrokaren zilegitasunaren aldeko arrazoibidea, gure borreroen aurka matxinatzeko deia.

Amnistiaren aldarrikapenak uko egiten dio borroka iraultzailearen aurrean amorrualdia erakusten duten gezurrezko bakezaleek aldarrikatzen duten 'beste masaila jartze' horri. Bakezale faltsu horiek, haien santujale hitzekin Estatuen biolentzia estrukturala inolako oposiziorik gabe aplika dezaten laguntzen duten berberak. Diskurtso sinpleko bakezale horiek, ahoz biolentzia mota guztien aurka daudela diotenak baina praktikan langileriaren eta Euskal Herriaren kontrako erasoa errazten dutenak.

Gure mugimenduarentzat, errepresaliatu politikoen existentziaren aldarrikapenaren bitartez gatazkaren izaera politikoa defendatzea izan da lehentasuna lehenengo egunetik, eta orain borrokaren zilegitasunaren defentsa batu nahi izan diogu amnistiaren aldarrikapenari. Borroka eskubidea eta betebeharra da biziraun nahi duen herri ororentzat, borroka eskubidea eta betebeharra da morrontzan bizitzea onartzen ez duen langile klasearentzat.

Aurreko zikloaren ondorioz oraindik hamarkadetako kartzela zigorrak egiteke dituzten presoak daude, eta gaurko eta etorkizuneko borroken ondorioz preso berriak sortuko dira ere. Amnistiak, beraz, ezinbesteko aldarrikapena izaten jarraituko du datozen hamarkadetan. Herri otzana bilakatu nahi gaituzten honetan, herri borrokalaria bultza dezagun.

Borroka egitea zilegi da. Amnistia osoa! Gora Euskal Herria askatuta!

ManiManiManiManiManiMani