Oharra: Instagramen agertutako kontua ez da gurea

Soumis à la mar, 26/03/2019 - 14:25

Instagram sare sozialean agertu berri den “amnistiagarrasi – Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua” kontua dela eta, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak argi utzi nahi du aipatutako kontua ez dela berea, eta ondorioz ez dela bere ardura bertan argitara daitekeen edukia. Modu berean, esan beharra dugu ez dela zilegi beste inoren izena hartzea eta erabiltzea, kaltetzeko egiten ez denean ere.

Berriz ere azpimarratu nahi dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez dela beste ezein pertsonak edota erakundek esaten dutenaren arduradun sentitzen, eta bere irakurketa politikoak honako iturrien bitartez hedatzen dituela:

-Webgunea: amnistiaaskatasuna.com

-Twitter: @amnistiagarrasi

-Facebook: Amnistia Garrasi

-E-mail: amnistiaaskatasuna@gmail.com eta info@amnistiaaskatasuna.com

Euskal Herria, 2019ko martxoaren 26a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.