Saioa Sanchez Renneseko kartzelatik Nantesekora lekualdatu dute

Soumis à la mer, 10/06/2020 - 21:12

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Saioa Sanchez Berangoko preso politikoa Renneseko (801 km) kartzelatik Nantesekora (703 km) lekualdatu dutela. 

Aldaketa honen arrazoia da Saioa haurdun dagoela eta Renneseko kartzelako amen dibisioa obretan dagoela. Hori dela-eta, Nantesekora aldatu dute obrak bukatu bitartean. Gero Rennesera eramango dute berriz.

Euskal Herria, 2020ko ekainaren 10a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.