Patxiren partea (asteartea, 2020-05-26)


Irakurketa politikoa eta Mobilizazio Eguna Soumis à la mar, 26/05/2020 - 20:54

Gaurkoan Patxik bere 16. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Ezarritako berrogeialdia ekainaren 9ra arte mantenduko diote, eta denbora horretan ezingo du ezta abokatuen bisita ere jaso. Covid-19az geroztik kartzela horretan onartutako bideo-deiak ere ez dizkiote emango, erizaindegiko moduluan estaldura falta dela argudiatuta.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak salatu nahi du koronabirusaren aitzakiapean Patxiren eskubideak are gehiago urratzen ari direla. Hau larriagoa da Patxiren osasun egoera kontutan hartzen badugu, eta are larriagoa bere egoera kartzelarien partetik sufritutako erasoei emandako erantzunaren ondorioa dela ikusita.

Patxik babes juridiko eta medikurik handienak behar dituen unean, kartzelak oraindik isolatuago uzten du. Hau guztia PSOE eta Podemosen Gobernu Espainolaren oniritziarekin egiten ari da Murcia II-ko Zuzendaria. Tabernetara kontsumitzera joatea hain arriskutsua ez omen den une batean, preso batek abokatu eta medikuen bisitak jasotzea osasun arazo bihurtzen dute. Horixe da kartzelaren logika: opakotasuna eta presoak eskubiderik gabeko zenbakiak baino ez izatea.

Arlo politikoan eta Euskal Herrira itzulita, Maria Caballerok, Tomas Caballero zenaren alaba eta gaur egun Iruñeko Udalean Teniente-Alkatea dena UPN alderdi faxistaren diziplinapean, esan zuen ez zela onargarria Patxiren konfiantzazko medikua Murtziaraino bidaiatu izana. Galdetzen du ea zergatik ezin duten kartzelako medikuek artatu, alde batera utzita hain zuzen ere mediku horietako batek artatzeari uko egin diola eta gainera irainka zuzendu zaiola hainbatetan.

Maria Caballerok ez omen daki ezer espainiar kartzeletan ematen diren gehiegikeria eta torturei buruz, ez omen daki ezer kartzela horietako suizidio eta heriotza tasaz, eta ez omen daki ezer pelikuletako alkaideen papera betetzen duten espainiar kartzeletako zuzendariei buruz. Bere aitaren oinordeko politikoa dela dioen Maria Caballerori galdetu nahi diogu zer pentsatzen zuen bere aitak komisaria eta kartzeletako torturei buruz. Tortura horiek existitzen ez direla dioen horietakoa baldin bazen galdetu nahi diogu.

Bestetik, Jonan Fernandez Gobernu Baskongadoko sasi-bakezaleak kezka azaldu du alderdien egoitzetan agertutako pintadengatik, eta aldi berean baieztatu du Patxi Ruizek gose greba ez den beste aukera batzuk badituela bere eskubideak defendatzeko. Eta zeintzuk dira aukera horiek? Ba al daki ezer kartzela modernoetan bizitzearen errealitateaz moketaz moketa dabilen Jonan Fernandez bizizaleak? Ez al daki hain zuzen ere Patxik heriotz-mehatxuak jaso dituela kartzelaren partetik preso guztien eskubideak defendatzeko kontzentrazio baketsuetan parte hartzeagatik?

Bai, Fernandezek badaki hori guztia eta horrek bihurtzen du hain larri bere baieztapena. Kartzela barruan kontzentrazio batean parte hartzea matxinadatzat har dezakete, bertan eskubide politikoak ez direlako existitzen. Jonan Fernandez ohituta dago edukirik gabeko akordioak janariz betetako mahai baten inguruan lortzen, baina presoek euren osasuna baino ez dute presionatzeko eta, zoritxarrez, gose greba da horretarako erremintetako bat.

Bukatzeko, iragarri nahi dugu datorren larunbatean, maiatzak 30, Mobilizazio Egun nazionala deitzen dugula Patxiren egoera salatzeko eta amnistia aldarrikatzeko. Euskal Herriari mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diogu. Laster informazio gehiago emango dugu Mobilizazio Egun honen inguruan.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Itziarren txanda izan da.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastian bost eguneko gose greba burutzen ari da Murcia II-ko kartzelan. Laugarren eguna da gaur.

Kalean:

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. (zortzigarren eguna betetzen ari dira).

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Txanda aldaketa egin dute gaur.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatzaren 21etik: Etxarriar batek gose grebari ekin dio Mexikon.

Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakako dituzte euren artean, bost egunez.

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Gaur egitekoak zirenak

  • Bilbo: 20:00etan Arriaga plazatik. Manifestazioa.

  • Hondarribia: 19:00etan San Pedro kalean.

  • Ordizia: 20:00etan Plaza Naguzian.

  • Vilanova i la Geltrú (Catalunya): 20:00etan.

  • Altsasu: 20:00etan Altsasun .

Bihar, maiatzak 27:

  • Bilbo: 20:00etan Santiago plazatik. Manifestazioa.

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

  • Usansoloko Ospitalea: 11:30ean Kanpo Kontsultetan. Kontzentrazioa.

  • Portugalete: 20:00etan Triangeluan. Kontzentrazioa.

Maiatzak 28

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa.

Maiatzak 29

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

  • Sodupe: 20:00etan Navarroren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Zeberio: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa..

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 26a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.