Patxi Ruizen partea (asteazkena 2020-05-27)

Soumis à la mer, 27/05/2020 - 19:42

Gaurkoan Patxik bere 17. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Patxik egun asko daramatza jan gabe eta, ondorioz, pasatzen den egun bakoitzean egoera larriagoa da.

Gogora ekarriko ditugu Patxiren aldarrikapenak:

  1. Urte hauetan zehar pairatu duen tratua eta, bereziki, Murcia II-ko kartzelan jaso duena kontutan izanda, Patxik kartzelak egoera honetan duen ardura asumitzea eta bere integritate fisikoaren segurtasuna bermatzea exijitzen du.

  2. Zuzendariak, medikuak eta hainbat kartzelariek presoekiko duten jarrera salatzea eta bertan behera uztea, hau da, mehatxu, jipoien eta irainen bukaera.

  3. Argi uzten du bere borroka politikoa dela eta bera bizirik ateratzeko baldintza gisa, Euskal Herrira lekualda dezaten exijitzen du, eta berarekin batera gainontzeko euskal preso politiko guztiak ere.

  4. Horretaz gain, beste antolakunde batzuetako preso politikoak, Euskal Herrikoak ez direnak, euren bizitokietara eramatea ere eskatzen du.

  5. Amaitzeko Patxik bere maitasun guztia adierazi nahi die zutik dirauten borrokalariei, baita borrokara eraman zituzten printzipio eta idealak tinko mantentzen ari diren EPPK-o horiei ere.

  6. Aldarrikapen hauekin batera, Patxik besarkada estua eta bere eskerrik beroena helarazi nahi die Euskal Herria astindu eta babesa erakutsi dioten pertsona guztiei.

Mobilizazio Eguna deitu dugu larunbaterako, maiatzak 30. Goizean mobilizazioak herri eta eskualdeetan eta arratsaldean herrialdeko manifestazioak Baionan, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon (ikusi behean zehaztasunak)

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Saioaren txanda izan da.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastian bost eguneko gose greba burutzen ari da Murcia II-ko kartzelan. Bosgarren eguna da gaur. Gauean amaiera emango dio.

Kalean:

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. (bederatzigarren eguna betetzen ari dira).

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakako dituzte euren artean, bost egunez.

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

  • Iruñea: 20:30ean Udaletxe Plazan.

Gaur, maiatzak 27:

  • Bilbo: 20:00etan Santiago plazatik. Manifestazioa.

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

  • Usansoloko Ospitalea: 11:30ean Kanpo Kontsultetan. Kontzentrazioa.

  • Portugalete: 20:00etan Triangeluan. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan. Kontzentrazioa.

Bihar, maiatzak 28

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa.

  • Irun: 19:00etan San Juan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Lizarra: 20:30ean Foru Enparantzan.

Maiatzak 29

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

  • Sodupe: 20:00etan Navarroren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Zeberio: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

Maiatzak 30, MOBILIZAZIO EGUN NAZIONALA

Goizean mobilizazioak herri eta eskualdeetan.

Arratsaldean manifestazioak hiriburuetan.

  • Baiona: 17:00etan Saint André Plaza.

  • Iruñea: 20:00etan Gaztelu Plazatik.

  • Gasteiz: 19:00etan Andra Mari Zuriaren Plazatik.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarretik.

  • Bilbo: 19:00etan Eliptikatik.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 27a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.